Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Duranek PSCrekin ituna egitea iradoki du, ERC aldenduz gero

CiUren Kongresuko bozeramaileak sozialista kataluniarren buruarekin hitz egin du azken asteotan. Icetak lehentasunak aldatzea jartzen du Generalitatearekin bat egiteko baldintza gisa.
Josep Antoni Duran Lleida CiUren Kongresuko bozeramailea.
Josep Antoni Duran Lleida CiUren Kongresuko bozeramailea. Argazkia: Efe

Josep Antoni Duran Lleida CiUren Kongresuko bozeramaileak eta Miquel Iceta PSCren buruak elkarrizketak izan dituzte asteotan, eta PSCk CiUri egonkortasuna emateko akordio baten inguruan hitz egin omen dute, ERCk CiUrekin duen akordioa bertan behera uzteko aukerak daudela ikusita.

Icetak Parlamentuko korridorean azaldu duenez, akordio horretarako aukera "oso berde" dago oraindik; izan ere, "Artur Mas Kataluniako presidentearen esku dago, ez Duranen esku".

Buruzagi sozialistak aitortu du harremanak ugariak direla CiUren bozeramailearekin, azkena aurreko astean, eta hasiera batean elkarrizketen helburua CiUren eta PSCren arteko akordioa egitea ez bada ere, gehienetan jorratu duten gaia dela onartu du.

Hala ere, eta PSC Generalitatearekin ituna egiteko prest egon arren, sozialistentzat garrantzitsuenak diren gaiak lehenetsi beharko lituzkeela azpimarratu du: ekonomiaren eta enpleguaren susperraldia; Ongizate Estatuaren babesa; biziberritze politikoa; eta Estatuarekin akordioa egitea adostutako legezko kontsulta bat egiteko.

Duranek gaur goizean bertan adierazi duenez, Masen kontsulta alternatiboa defendatzen du, hasierakoa egiteak legea urratuko lukeelako, eta hori "marra gorria da". Horregatik, Katalunian izango omen da azaroaren 9an, baina legezkoa bada eta balioa badu soilik bozkatuko du.

Bestalde, hauteskundeak aurreratzearen kontra agertu da, Generalitateari egonkortasuna emateko. Horren harira, ERCrekin bada "oso ondo”", eta ERCrekin eta PSCrekin bada "hobeto" izango dela adierazi du.

"ERCk ez badu nahi", ordea, "beste bat bilatu" beharko dutela aitortu du Duranek, eta egoera horri begira kokatzen dira PSCrekin izan dituen elkarrizketak.

Zure interesekoa izan daiteke

GERNIKA (BIZKAIA), 18/05/2026.- La Casa de Juntas de Gernika ha acogido este lunes la conmemoración del V Centenario del Fuero Nuevo de Bizkaia, que afianzó un sistema de autogobierno único, basado en usos, franquezas y libertades provenientes de la costumbre, en un acto presidido por el lehendakari, Imanol Pradales (en la imagen). EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko Foru Barriaren bosgarren mendeurrenaren ospakizuna, Gernikako Batzar-etxean

Imanol Pradales lehendakaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia "gaitasun berriak" dituen euskal autogobernuaren alde mintzatu dira Gernikan, egungo erronkei aurre egiteko (migrazioa aipatu dute, berbarako) eta "garapen nazional osoa" lortzeko, Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrena ospatzeko Batzar-etxean egindako ekitaldian. Hitzordu horretan, foru-sistemak duen balioa nabarmendu dute, elkarlanean eta berme juridikoetan oinarritutako eredu gisa.

ANDALUZIA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PPk nabarmendu du Moreno "bermea" dela; PSOEk, berriz, Monteroren etorkizunaren inguruan erabaki beharko du

PPk "historikotzat" jo du hauteskundeen emaitza. Sozialistek, aldiz, onartu egin dute emaitzak ez direla nahi zituztenak, eta Voxek politikak aldatzea eta "nazioa lehenestea" eskatu du. Bestalde, Maillok (Por Andalucia) dimisioaren aukera baztertu du, eta Jose Ignacio Garciak (Adelante) iritzi dio Por Andaluciarekin batuta "emaitza txarragoak" lortuko zituela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X