Nortzuk dira Ahal Duguren buruak Hego Euskal Herriko hiriburuetan?
Lander Martinez informatika ingeniaria, Fernando Iglesias Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua, Hannot Sansinenea Claro que Podemos hautagaitzaren sustatzailea eta Oscar Gresan ingeniaria izango dira Ahal Duguren buruak Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako hiriburuetan, hurrenez hurren.
Abenduaren 26tik 31ra Internet bidez Espainiako Estatuko 770 udaletan egin duten bozketa prozesuan hautatu dituzte.
Bilbo
Argitaratutako datuen arabera, Lander Martinez "Bilbao pentsatzen" hautagaitzaren burua aukeratu dute Ahal Duguren Bizkaiko hiriburuko arduradun izateko, botoen % 45,32rekin.
Bilbon bizi den gasteiztar hori informatika ingeniaria eta Zientzia Politikoen ikaslea da.
Diego Guerinek (% 23) eta Yolanda Martinezek (% 31) aurkeztutako hautagaitzei gailendu zaie Martinez.
Azaldu duenez, asanblada bat antolatuko du udal-hauteskundeetan aurkeztu ala ez erabakitzeko, eta Bilboko Udaleko gastu publikoaren auditoria egin dadin lan egingo du.
Bestalde, argi adierazi du Podemosen Estatuko zuzendaritzaren planteamenduak bere egiten dituela.
Gasteiz
Gasteizen, Fernando Iglesias Garcia Denok Elkarrekin hautagaitzaren burua izendatu dute idazkari nagusi, botoen % 54,3ren babesarekin.
Iglesias Zientzia Politikoetan eta Soziologian da lizentziatua, eta bost urtez ikasi du Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan.
Gasteizko Udaleko herritarren arretarako zerbitzuen proiektuko buru, Lanbideren ikerketa soziologikoen gidari, Egailanen kalitate saileko arduradun eta Gauekoak Elkarteen Federazioko kultur egitasmoaren zuzendari ere izan da.
Iglesias bost hautagai gehiagoren aurretik geratu da bozketan, eta irabazle suertatu ostean adierazi duenez, Podemosen lerro ofizialaren iritzikoa den arren, udal gaietan alderdiko jarraitzaileek hartuko dituzte erabakiak.
Bestalde, datozen egunetan asanbladak antolatuko omen ditu maiatzeko udal-hauteskundeetan aurkeztu ala ez erabakitzeko.
Donostia
Donostian, Hannot Sansinenearen Claro que Podemos hautagaitza (Pablo Iglesiasen babesa duena) izan da irabazle botoen % 61,11ko babesarekin, eta Juantxo Iturria (%36,21) eta Juan Antonio Hernando (% 2,67) atzetik geratu dira.
Iruña
Oscar Fresan 32 urteko Telekomunikazio ingeniaria izan da, bestalde, Iruñeko Ahal Dugun bozkatuena, 286 botoren babesarekin. Era berean, herritarren kontseilua eta beste hamahiru udalerritako barne eragileak ere aukeratu dituzte.
Erkidegoetako zuzendaritzak
Udaletako barne antolakundea aukeratzeko prozesuaren ostean, Ahal Duguk erkidegoetako zuzendaritzak aukeratzeko prozesua jarriko du abian urtarrilaren 7an. Otsailaren 14ra arte luzatuko da eta orduan iragarriko dituzte izenak.
*Argazkiak: Ahal Dugu
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.