Barne hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ahal Duguk Nafarroako buru autonomikoak izendatzeko prozesua abiatu du

Alderdiak otsailaren 14an izendatuko ditu irabazleak. Urtarrilaren 3an, udal buruzagiak hautatu zituen.
Podemos Nafarroako udal buruzagiak. EFE
Podemos Nafarroako udal buruzagiak. EFE

Podemos-Ahal Duguk Nafarroako buruzagi autonomikoak hautatzeko parte-hartze prozesua abiatu du gaur, hilaren 3an 15 udaletako buruak izendatu eta gero.

Bozketa horietan, honako buruak izendatu zituzten: Oscar Fresan (Iruñea), Jose Luis Casajus (Tutera), Ivan Mendez (Egues), Jorge Senosiain (Barañain), Tania Martinez (Lizarra), Maria Teresa Molinero (Antsoain), Ricardo Pascual (Buñuel), Kepa Sanz (Atarrabia), Virginia Alonso (Altsasu), Fermin Tarragona (Burlata), Francisco Espinosa (Uharte), Miguel Angel Garcia (Noain), Miguel Periquet (Corella) eta Juan Antonio Pellicer (Zizur Nagusia).

Orain, buruzagi autonomikoak aukeratzeko, Herritarren Kontseilurako eta Idazkaritza Nagusirako hautagaitzak aurkezteko epea abiatu du gaur Nafarroako Ahal Duguk, eta hilaren 26an itxiko du. Ondoren, urtarrilaren 26tik otsailaren 8ra, hauteskunde kanpaina egingo dute; otsailaren 8tik 13ra, bozketa; eta, otsailaren 14an, azkenik, irabazleak izendatuko dituzte.

Alderdiaren arduradunek azaldu dutenez, prozesua "Nafarroako herritar guztiei irekita" dago; izan ere, "edozeinek eman dezake izena eta bozkatu".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X