Gehiengo sinplearekin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mendoza (EAJ) aukeratu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente

EAJren botoekin izendatu dute Eider Mendoza jeltzalea Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente.
Iragarkia
MAM-eko argazkia: eider-mendoza_
18:00 - 20:00
Eider Mendoza, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente berria

Eider Mendoza (EAJ) aukeratu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente. Bigarren bozketan, gehiengo sinplearekin, aukeratu dute, ez baitu aurrenekoan gehiengo absolutua lortu.

Lohitzune Txarolaren (Bildu) ordez arituko da Mendoza datozen lau urteetan. Julio Astudillo sozialista eta adineko presidenteak abiatu du Batzar Nagusiak osatzeko osoko bilkura, 11:00etan.

Banan-banan, 51 batzarkideak deitu ditu eta, ondoren, Mahaiko kideak aukeratu dituzte.

Eider Mendozaren hautagaitzak EAJren 18 botoak jaso ditu lehenengo eta bigarren bozketan. Gainerako 32 ordezkariek boto zuria eman dute.

Mahaiaren osaketa

Mahaiaren osaketari dagokionez, hauteskundeetan boto gehien lortu zuten lau alderdiek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Ahal Dugu) karguak banatzea adostu dute. Hortaz, datorren legealdian Mahaitik kanpo geratuko da PP (hauteskundeetan eserleku bakarra lortu zuten popularrek).

Banaketa horren ondorioz, Ernesto Merino (EH Bildu) izango da Mahaiko lehen presidenteordea, bere taldeak emandako 17 botoei esker. Bigarren presidenteordea Julio Astudillo sozialista izango da.

Lehenengo idazkaria Jone Cisneros Ahal Duguko ordezkaria izango da, eta bigarrena, berriz, Xabier Ezeizabarrena jeltzalea.

Legealdiko erronkak

Ondoren, Batzarrak ofizialki osatutzat eman ditu Mendozak, eta hala igorri dio Martin Garitano jarduneko ahaldun nagusiari. Txarolari egindako lana eskertu dio, baita bere alderdiko kideei eta bere familiari emandako babesagatik.

Datozen lau urteei begira, “erronka” nagusia krisi ekonomikotik “indartsuago” ateratzea izango dela iragarri du Mendozak. Horretarako, enpresei eta ekonomiari erakundeetatik bultzada ematearen alde agertu da.

Bestalde, “urteetan indarkeria, giza eskubideen urraketak eta liskarrak” pairatu ondoren, “errespetuan eta konpromisoan” oinarritutako “elkarbizitza” berreskuratzea nahitaezkoa dela adierazi du Mendozak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X