EHUko errektoreak ukatu egin du ETAko presoei mesede egin izana
Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreak ukatu egin du ETAko presoei mesede egiteko xedez horien espediente akademikoak faltsutu izana.
Goirizelaiak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarrean, PPk eta UPyDk eskatuta. Izan ere, Covitek espetxetik atera berri ziren ETAko bost kideren aurkako salaketa jarri zuen apirilean, horien EHUko espediente akademikoak faltsututa zeudelakoan.
Hori horrela, Iñaki Oyarzabal (PP) eta Gorka Maneiro (UPyD) legebiltzarkideek salatu dute unibertsitatean "egitura antolatuak” eta "sareak" daudela Espainiako Estatutik kanpo dauden espetxeetako presoek iruzur eginez titulu akademikoak lor ditzaten, espetxe onurak jasotzea helburu.
EHUko errektoreak ukatu egin ditu akusazioak, eta oso haserre agertu da bi legebiltzarkide horiekin.
Horren esanetan, EHUk kolaboratu egin du epaileekin auzia argitzeko, eta Justiziak 500 espediente aztertu baditu ere, ez du "orban bat ere" aurkitu.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"