Frantzian eraso egitea agindu zien Estatu Islamikoak hiru atxilotuei
Siriako Estatu Islamikoko kide batek Frantzian eraso egitea agindu zien astelehen honetan Frantziako hainbat hiritan atxilotutako hiru lagunei, Frantziako Fiskaltzak berri eman duenez.
Atxilotuen material informatikoa eta telefonoak aztertu ondoren, lehergaiak egiteko dokumentuak, Estatu Islamikoaren propaganda, armen erabilerari buruzko gidak edota hilketen bideoak atzeman dituzte, Ministerio Publikoak ohar bidez jakinarazi duenez.
Ismael K. (17 urte), Djebril A. (23 urte) eta Antoine F. (19 urte) atxilotuak gaur utzi dituzte Fiskaltzaren esku. Fiskalak ekintza terroristak prestatzeko eta pertsonen kontrako atentatuak prestatzeko elkartzea leporatzen diete eta hiru atxilotuak behin-behinean kartzelara bidaltzeko eskatu du.
Aipaturiko erregistro horietako batean, Ismael K. eta Siriako Estatu Islamikoko kontaktu baten arteko informazioa atzeman du Poliziak. Frantziako agintariek Ismael K. atxilotuari herrialdetik ateratzeko ezarritako debekua tarteko, "Frantzian eraso egitea" agindu zion.
Taldeko "bultzatzailea" izatea leporatzen dioten gazteak Poliziaren aurrean aitortu zuen Itsas Armadaren Port Vendreseko kuartelaren (Perpignan hegoaldean) kontra eraso egitea proposatu ziela gainerako bi atxilotuei. Antza denez, atxilotuetako batek zelatari gisa lan egin zuen inguru horretan Armadarako ez gai izendatu aurretik.
Ismaelek aitortu zuen zaintza dorreko militarrak hiltzea eta horien arduradunari lepoa mozteko asmoa zuela, eta hori guztia grabatu ondoren Siriara ihes egitea.
Atxilotuen euren testigantzen arabera, erasoa abendua amaieran edota urtarrila hasieran egitea aurreikusten zuten, hain zuzen ere, kuartelean zaintza txikiagoa den unean.
Bestalde, hiru atxilotuak sare sozialen bidez ezagutu zirela uste du Poliziak eta Siriara ihes egiteko asmoa zutela, baina horietako batek Frantziatik irteteko zuen debekua tarteko, beren asmoak aldatu zituztela.
Zure interesekoa izan daiteke
Hitz gogorrak izan dituzte Feijook eta Patxi Lopezek Kongresuan
PPko buruak PSOEren bozeramailearen aita aipatu du oholtzan, eta hark erantzun dio alderdiaren sortzailea "torturatu eta erbesteratu zuen diktadurako gobernuaren" parte zela.
Begoña Gomezek pasaportea eman du epaitegian, epaileak eskatuta
Epaileak kautelazko neurri gisa kendu dio, bere aurkako ahozko epaiketa ireki baitu, lau delitu posiblerengatik, negozioetako ustelkeria barne.
EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu dute enplegu publikoaren legearen erreforma aurrera ateratzeko
EH Bilduk abstentzioa emango du bihar, osteguna, Legebiltzarrean. Modu horretara, EAJk bultzatutako legearen aldaketa onartzea ahalbidetuko du. Horrez gainera, hiru urteko epean, legearen aplikazioari eta eraginkortasunari jarraipen bateratua egitea ere adostu dute bi taldeek.
Feijook hauteskundeak deitzeko eskatu dio beste behin Sanchezi: "Zu zara ustelen arteko lotura politikoa"
Euren agerraldietan, EH Bildu eta EAJ kritiko agertu dira Espainiako Gobernuarekin, eta legealdiari zentzua emateko eskatu diote Pedro Sanchez presidenteari.
Sanchezen esanetan, ustelak ezin dira zigorgabe geratu, "edonor izanda ere"
Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu du asteazken honetan Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos ministro ohiaren aurka emandako epaiari, eta ziurtatu du "inoiz ez" zuela izan Gobernuko eta alderdiko zenbait kideri eragiten dieten praktika ustelen berri, eta jakin izan balu, ez lituzkeela onartuko.
Moncloak azpimarratu du batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.
Sanchezek 6.200 milioi euroko inbertsioa iragarri du dependentziaren alorrean
Neurriak 1,6 milioi pertsonari eragingo die, eta diru-laguntzak handitzea ekarriko du. Dekretu bidez onartuko du Espainiako Gobernuak.
EAJk onartu egin du Espainiako Gobernuarekin harremana izan duela Tubos Reunidosen egoera bideratzeko, baina adierazi du Leire auziarekin ez duela loturarik
Alderdi jeltzalearen esanetan, Arabako enpresaren egoeraz arduratzeko egindako bilerak konpainia estrategikoei laguntzeko egindako lanaren parte izan ziren. Bestalde, PPk galdetu du PSOErekin zuten harreman horrek "baldintzatzen" ote duen "Pedro Sanchezi laguntzen jarraitzea".