ETA goratzea egotzi diete
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aske utzi dituzte Lunbierren inputatutako EH Bilduko bi zinegotziak

Iraide Ongayri eta Daniel Perezi ETA goratzea egotzi diete. Beste bi pertsona ere inputatuta daude.
Concejales EH Bildu Lumbier EITB
Concejales EH Bildu Lumbier EITB

Juan Pablo Gonzalez epaileak aske utzi ditu Lunbierren (Nafarroa) ETA goratzea egotzita inputatutako lau pertsonak, tartean EH Bilduko bi zinegotzi. Hori bai, karguak egotzi dizkie.

Inputazioa abuztuaren 30ean herriko jaien hasieran egindako ekitaldi baten ondorioz etorri zen. Guardia Zibilak egindako eta Auzitegi Nazionalera igorritako txosten baten arabera, egun horretan ETAko presoen aldeko adierazpen bat irakurri zuten, pankarta bat erakutsi zuten eta topa egin zuten.

Inputatutakoak hauek dira: Iraide Ongay eta Daniel Perez zinegotziak, Patxi Alzueta eta Garazi Labiano.

Hilaren 13an, laurek prentsaurrekoa eskaini zuten, eta, "herritar" gisa, ideiak "aske" adierazteko eskubidea dutela aldarrikatu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X