Eztabaida
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak Kontzertu Ekonomikoaren kontrako kanpaina bat salatu du

Gaia eztabaida "politiko eta elektoraletik" ateratzeko "ahalegina" egitea eskatu du Josu Erkoreka bozeramaileak.
18:00 - 20:00
Kontzertu ekonomikoaren kontrako kanpaina salatu du Jaurlaritzak

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak salatu du Kontzertu Ekonomikoari "zilegitasuna kentzeko kanpaina antolatu" dutela, eta horren aurrean, gaia eztabaida "politiko eta elektoraletik" ateratzeko "ahalegina" egiteko deia egin du.

Gobernu kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan PSOEtik azkenaldian entzun diren proposamenen inguruan galdetuta, Erkorekak esan du Jaurlaritza "kezkatuta" dagoela batzuek "Kontzertu Ekonomikoa eztabaida politiko eta elektoralaren barruan sartu nahi" dutela ikusita.

Era berean, autonomia erkidegoen arteko "gatazkak berpiztu" nahi dituztela kritikatu du.

"Hauteskunde eztabaidatik atera beharra dagoela iruditzen zaigu", azpimarratu du, eta gaia hurrengo hauteskunde orokorretarako kanpainan ez sartzeko dei egin du.

Jaurlaritzaren bozeramaileak gogorarazi duenez, EAEko Kontzertu Ekonomikoak "oinarri historiko, juridiko eta ekonomikoak" du. Halaber, EAEk "aldebakarreko arriskua" hartzen du horrekin, Espainiako Ogasunak ezin duelako EAEko Ogasuna erreskatatu, egoera ekonomikoak hala eskatuz gero.

Zure interesekoa izan daiteke

GERNIKA (BIZKAIA), 18/05/2026.- La Casa de Juntas de Gernika ha acogido este lunes la conmemoración del V Centenario del Fuero Nuevo de Bizkaia, que afianzó un sistema de autogobierno único, basado en usos, franquezas y libertades provenientes de la costumbre, en un acto presidido por el lehendakari, Imanol Pradales (en la imagen). EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko Foru Barriaren bosgarren mendeurrenaren ospakizuna, Gernikako Batzar-etxean

Imanol Pradales lehendakaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia "gaitasun berriak" dituen euskal autogobernuaren alde mintzatu dira Gernikan, egungo erronkei aurre egiteko (migrazioa aipatu dute, berbarako) eta "garapen nazional osoa" lortzeko, Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrena ospatzeko Batzar-etxean egindako ekitaldian. Hitzordu horretan, foru-sistemak duen balioa nabarmendu dute, elkarlanean eta berme juridikoetan oinarritutako eredu gisa.

ANDALUZIA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PPk nabarmendu du Moreno "bermea" dela; PSOEk, berriz, Monteroren etorkizunaren inguruan erabaki beharko du

PPk "historikotzat" jo du hauteskundeen emaitza. Sozialistek, aldiz, onartu egin dute emaitzak ez direla nahi zituztenak, eta Voxek politikak aldatzea eta "nazioa lehenestea" eskatu du. Bestalde, Maillok (Por Andalucia) dimisioaren aukera baztertu du, eta Jose Ignacio Garciak (Adelante) iritzi dio Por Andaluciarekin batuta "emaitza txarragoak" lortuko zituela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X