20 presok Euskal Herriratzeko egindako eskaria atzera bota du ANk
Espetxe zaintzako epailearen erabakia berretsi, eta ETAko 20 presok Euskal Herrira hurbiltzeko egindako eskaria baztertu egin du Auzitegi Nazionalak. Egungo espetxe politikak ez dituela presoen oinarrizko eskubideak urratzen esan du ANko epaileak, gaur kaleratutako autoan.
Zigor-arloko Aretoak bota ditu atzera presoek jarritako errekurtsoak. "Sakabanaketak ez ditu presoen komunikazio, bisita, defentsa, aholkularitza juridiko, hezkuntza, kultura edo osasun eskubideak urratzen", autoan jasotzen denez.
Bestalde, Zigor-arloko Aretoaren arabera, ETAren armagabetzearen ondotik, kartzela politika "moldatu" egin da eta talde armatuarekin duten lotura eteten duten presoen hurbiltzea ahalbidetzen da 'Langraiz bidea' delakoaren bidez.
Ramon Saez epaileak boto partikularra eman du. Horren arabera, presoak etxetik gertu egotea "terrorismoa gaitzesten" duen "egungo errealitatearekin" lotura izateko tresna izan daiteke. Epailearen iritzian, horrek guztiak "gogoeta prozesuak" zabaltzea eta "eragindako minaren aitortza" ekar ditzake.
" ekar ditzake.Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri