'Itzalaldi exekutiboa'ri amaiera eman zaiola esan du Barkosek
Nafarroako gobernu berriak haren lehen 100 egunetan "itzalaldi exekutiboa"ri amaiera eman diola esan du Uxue Barkos Nafarroako gobernuko presidenteak. Haren hitzetan, Nafarroak gobernu itzalaldia pairatu du azken urteetan.
Uxue Barkos Nafarroako gobernuko presidenteak agintaldiko lehen 100 egunen balorazioa egin du prentsaurrean.
"Uztailaren 23an aldaketa lasaia eta integratzailea egiteko bokazioarekin hasi genuen gure ibilbidea eta gaur egun errealitate bihurtu da", azpimarratu du Uxue Barkosek. Agintaldiko lehendabiziko 100 egunetan hartutako neurrien berri eman du Nafarroako Gobernuko presidenteak Manu Aierdi Ekonomiaren Garapenerako lehendakariordearekin eta Miguel Laparra Gizarte eskubideen lehendakariordearekin batera eskainitako prentsa agerraldian.
Barkosek azpimarratu du Nafarroako gizarteko hainbat alorretan normaltasun giroa ezartzeko anbizioa izan duela haren gobernuak. Halaber, nabarmendu du ziurtatuta dagoela gobernuaren egonkortasuna, nahiz eta tentsioak eta iritzi kontrajarriak izan diren Gobernua sostengatzen duten alderdi politikoen artean.
Ildo horretan, eskerrak eman dizkie Geroa Bairi, EH Bilduri, Ahal Duguri eta Izquierda-Ezkerrari "zorroztasunez, seriotasunez eta konfiantzaz" lan egiten ari direlako.
PSNri dagokionez, Barkosek adierazi du sozialistekin harremanetan izan direla "lehen unetik". "Ziur nago bidean zehar topo egingo dugula", zehaztu du.
Halaber, ukatu egin du EH Bilduk Nafarroako gobernu berrian pisu handia duenik eta gaineratu ez EH Bilduk, ez Geroa Baik, ez Ahal Duguk eta ezta Izquierda-Ezkerrak ere ez dutela pisu espezifikorik.
Imanol Haranbururen izendapenaren inguruan sortutako eztabaidaz galdetuta, Barkosek esan du ebazpena "agerikoa" izan zela. "(Gobernu egitura hau) formula positiboa eta operatiboa denaren erakusle izan da kasu hori", azpimarratu du. Ildo horretan, aitortu du bidean iritzi ezberdinak izango dituztela gobernua sostengatzen duten alderdien artean, baina argi eta garbi zehaztuta daudela alde bakoitzaren egitekoak. Gobernu hau akordio programatiko batean oinarrituta dago eta, zailtasun egoeretan ere akordioetarako tartea dago", gaineratu du.
Lehendabiziko 100 egunetan gobernuak hartutako neurriei dagokionez, Barkosek esan du hiritarren interes orokorrerako neurriak jarri dituztela mahai gainean, tartean, gizarte eskubideekin eta eredu ekonomiko eta produktiboarekin loturiko "larrialdizko" neurriak.
Bestalde, Uxue Barkosek nabarmendu du neurriak hartu dituztela Nafarroa estatu espainiarraren barruan eta handik kanpo birkokatzeko, eta adibide gisara jarri du Nafarroa Euskadi-Akitania eskualdean sartzeko egindako eskaera.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.