Urtaran: ‘Espainiak barkamena eskatu beharko luke Martxoaren 3agatik’
Gorka Urtaran (EAJ) Gasteizko alkateak, Espainiako Gobernuari exijitu dio “barkamena eskatzeko eta giza-eskubideen urrapena aitortzeko”, 1976ko Martxoaren 3ko gertaeren harira. Egun horretan, Poliziak bost langile tiroz hil zituen eta 100 pertsona baino gehiago zauritu manifestaldi batean.
Urtaranek gaur, astelehena, Gasteizen abiatutako 1976ko Martxoaren 3ko liskarrei buruzko nazioarteko jardunaldietan parte hartu du. Nahiz eta pertsonarik ez duten zigortu, Frankismoko krimenenengatik prozesu judizial bat martxan dago Argentinan.
Gasteizko alkateak gogorarazi du David Cameron lehen ministro britainiarrak barkamena eskatu duela 'Igande Odoltsuko' istiluengatik. 1972ko urtarrilaren 30ean, Ipar Irlandan, Erresuma Batuko Armadak 13 pertsona hil zituen tiroz manifestaldi batean. Urtaranek, halaber, nabarmendu du Angela Merkelek, Alemaniako kantzilerrak, barkamena eskatu duela erregimen naziak juduen aurka burututako Holokaustoagatik.
Urtaranek gaineratu du Espainiako Estatua, azken batean, 1976ko Martxoaren 3ko hiketen “erantzulea” dela. Arrazoi horrengatik, Gasteizko alkateak uste du Espainiako Gobernuko presidenteak, Cameronek eta Merkelek bezala, “barkamena eskatu” beharko duela. Urtaranen ustez, Espainiako hurrengo presidenteak “barkamena” eskatu beharko die “biktimei eta haien senitartekoei”, eta “eskubideak urratu zirela aitortzea”.
"Biktima guztiak"
“Egindako kaltea aitortzea eta barkamena eskatzea da egin beharreko gutxienekoa. Honela, biktimen memoriaren berreraikuntzan eta duintasunean urratsak emango genituzke; biktima guztiei baitagozkie eskubide berak”, azaldu du Urtaranek. Gainera, azpimarratu du biktima guztiek “egia jakin” behar dutela eta Estatuak ezin dituela hilketak “zigorrik gabe utzi”. Alkateak adierazi du “erantzukizunak” argitu behar direla, eta familiek “jasan duten mina” onartu behar dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.