Alderdiek kanpaina abiarazi dute, legegintzaldiak huts egin ostean
Estatuko alderdi politikoek hauteskunde-kanpaina abiarazi dute, dagoeneko, legegintzaldiak huts egin ondoren. Ekainaren 26ko orokorrak ari dira prestatzen alderdi guztiak; izan ere, azken hilabeteotan ezin izan dute akordiorik adostu gobernua osatzeko.
Aurreko hauteskunde-kanpainan Mariano Rajoy Gobernuko presidentea "zintzoa ez" dela esan zuenean okertu zela onartu du gaur Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak.
"Rajoyrekin izan ditzakedan desadostasun ideologiko eta politiko guztiak onartuta, egun horretan hanka sartu nuela uste dut", aitortu du Sanchezek COPE irratian.
Telebistako Akademiak antolatutako eztabaidan, abenduaren 14an, Rajoy pertsona zuzena ez zela adierazi zuen Sanchezek, hauteskundeetarako astebeteren faltan. PPri eragiten dioten ustelkeria kasuengatik Rajoy kritikatu zuenean "beste esamolde bat erabili" ahal izan zuela onartu du buruzagi sozialistak.
"Azken kanpainatik eta hauteskundeetatik ikasi dut. 'Zuk gehiago' klasikoaz nazkatu direla esan ziguten espainiarrek, batzen gaituzten gauzez hitz egin behar dugu eta ez aldentzen gaituenaz", gogoeta egin du.
Hala eta guztiz ere, ekainaren 26ko hauteskundeen ondoren, PSOEren eta PPren arteko adostasun bat ezinezkoa izango dela berriro esan du, "Rajoyren proiektua oso desberdina delako", nahiz eta Estatu gaietan akordioak lortzea posible izan. Sanchezen hitzetan, "Rajoyk eta ustelkeriak setiatutako alderdi batek gobernatzen jarraitzea ez da posible".
Rajoy: "Ezagutu ahal izan ditugu nolakoak diren politika berriko protagonistak"
Mariano Rajoy jarduneko Gobernuko presidenteak adierazi du azken lau hilabeteek, "zorionez" balio izan dutela "politika berriko protagonistak ezagutzeko", Ciudadanos eta Podemoseko agintariei erreferentzia eginez; Rajoyk berretsi du ez dela ona hauteskundeak berriro egin behar izatea, baina uste du "hobe" dela errepikatzea "valentziar erako gobernua izatea baino".
Azken lau hilabeteotan jazotakoa labur-labur aztertu ostean, Rajoyk zabaldu du zer duen pentsatuta egitea hauteskundeak irabaziz gero; izan ere, Rajoyren iritziz, "inork ez du nahi 2011ra bueltatu, ez dira errepikatu behar garai hartako politika ekonomikoak, zeren eta 3,2 milioi lanpostu galdu ziren urte hartan amaitu zen legegintzaldian. Hori da eman beharreko borroka".
Rajoyk nabarmendu du "arrazoizkoa, logikoa, zentzuduna eta moderatua" zen proposamen bakarra berak egindakoa zela, alegia, koalizio handia sortzeko proposamena. Baina deitoratu du PSOEk ez zuela onartu, uko egin ziolako 7 milioi espainiarrekin hitz egiteari.
Haren iritziz, PPk egin du "egin behar zuena", eta "ez du ikuskizunik eman, ez du inor engainatu, ez du zorakeriarik egin eta ez du antsietaterik erakutsi".
Errejon: "Guztia hobeto egitea posible zen"
Gobernua osatzeko saiakeran "guztia hobeto egitea" posible zela onartu du Iñigo Errejon Podemoseko bozeramaileak, baina Sanchezi errua bota dio, akordioari ateak itxi dizkiolako.
Nahiz eta Podemos "indar politko berria" izan eta "segur aski dena ondo ez egin", "akordio bat lortzeko borondate oso argia mahai gainean" jarri dutela adierazi du Errejonek. "Boto-emaileek datu hori kontuan izango dute hauteskundeak errepikatzen badira", erantsi du.
Errejonek aseguratu du PSOE “urduri” dagoela, eta urduritasun horregatik ari dela "etxetik kanpo" bilatzen nork duen hauteskundeak berriro deitzearen errua. Podemoseko bozeramaileak uste du PSOEk aitzakiak aurkitu nahi dituela, justifikatzeko zergatik ez dagoen koalizio-gobernu progresista bat.
"Etxetik kanpo ari dira bilatzen etxean bertan duten frustrazioetarako erantzuna; PSOEk nahi du gainerakoek hartzea ardura euren gain. Baina egin ez duena (Pedro Sanchezi buruz ari zen Errejon) izan da utzi ez diotelako".
Rivera: "Espainiak zer nahi duen izan beharko genuke hizpide"
Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak esan duenez, ekaineko hauteskundeetarako kanpaina ez da izango "Rajoyri, Sanchezi edo Riverari bai ala ez esatekoa"; ostera, gakoa izango da eztabaidatzea zer nahi duen jendeak Espainiarako.
Ciudadanoseko zuzendaritzak bilera egin ostean emandako prentsaurrekoan, hala erantzun du galdetu diotenean ea zein izango den bere alderdiaren itun-politika, eta zer egingo duen Mariano Rajoy jarduneko presidentearen balizko inbestidura-saio batean.
Nolanahi ere, Riverak dio askoz hobea dela adostea eta amore ematea, eta gauza zehatzak lortzea eta praktikan jartzea; Podemosek, aldiz, tiradera batean gertatzen diren banderak altxatzen ditu, Riveraren esanetan, eta Rajoyk erakusten du ez duela bizitza publikoa eraberritu nahi.
"Eskubidea dugu gobernu erreformista izateko, eraberritzearen aldeko apustua egiten duen gobernu bat, alegia; ez dugu zertan aukeratu gobernu ustela ala gobernu populista".
Zure interesekoa izan daiteke
Istiluak izan dira Bartzelonan independentziaren aldekoen eta eskuin muturreko jarraitzaileen artean
Istiluak izan dira, gaur arratsaldean, Diada egunean Bartzelonan egin den manifestazioan, independentziaren aldeko manifestarien eta eskuin muturreko talde ezberdinen artean. Esquadra Mossoek dispositibo zabala ezarri dute, eta hainbat unetan kargak ere izan dira.
Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan
Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.
Lekunberrin, Irurtzunen eta Leitzan "izaera faxistako pintadak eta mehatxuak" agertu direla salatu dute EH Bilduk eta Geroa Baik
EH Bilduren arabera, pintadak "ia berdinak dira, ikur eta mehatxu nazi berberak dituzte". Geroa Baik, gorrotoaren aurrean, "bizikidetza, errespetu eta demokrazia gehiago" eskatu du.
Konstituzionalak atzera bota du Jaurlaritzak Estatuko Etxebizitza Legeari jarritako helegitea
2024an aurkeztu zuten helegitea, Iñigo Urkullu lehendakaria zen garaian, eta gobernukide zituen hiru sailburu sozialistek ez zuten babestu urrats hori. Gaur, Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak txalotu egin du erabakia.
Melgosak ez du baztertzen Ceutatik adingabe migratzaileak Euskadira ekartzea, baina ohartarazi du "dagokiguna baino gehiago" hartzen ari garela
Eusko Jaurlaritzako sailburuak esan du adingabeen harrera-sarea "tentsiopean" dagoela, eta lehentasuna orain Euskadin daudenak artatzea dela, "etorriko direnak" baino lehen.
Hezkuntza Sailak irakurmena indartuko du bereziki, ikasleen maila hobetzeko
PISA txostenak utzitako emaitzen ondoren, ikasleen emaitzak hobetzeko lan-ildo berriak ezarriko ditu Hezkuntza Sailak. Ondorioetako bat da irakumenean jarri behar dela indarra.
Hauteskunde orokorretan ezkerreko indarrak lideratzeko hautagaitza aurkeztuko du Irene Monterok larunbatean
Podemoseko iturrien arabera, "ezkerreko hautagaitza argi eta garbi bat" antolatzea du helburu, baina ez dute zehaztu zein alderdi edo figura politikorekin egin nahi duen.
Euskal Herriko eta Kataluniako "herriak" aldarrikatu dituzte euskal alderdiek Diada egunean
Bartzelonan, Diada ospatzeko ekitaldietan, Aitor Esteban EAJko presidenteak ohartarazi duenez, "oker dabil Euskadi eta Katalunia beste edozein autonomia-erkidego bezala tratatu nahi dituena". Bestalde, "gure herrien eta nazioen eskubide nazional eta sozialak" aldarrikatu ditu Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak.
EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Del Rio proposatu du 2027ko udal hauteskundeetarako, "bilbotarrak erdigunean jarriko dituen eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko dien ziklo berri baten buru izateko".
Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea onartu du Kongresuak
Saharar kolektiboen arabera, 80.000-120.000 pertsonak jaso dezakete nazionalitate hori.