Nafarroan ETB ikusi ahal izatea eskatu du hizkuntza gutxituen sareak
Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde eta Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarreko (NPLD) presidenteak jakinarazi du gutuna bidali diola Europako Kontseiluari, Hizkuntza Eskubideen Europako Kartaren adituen batzordeari, ETB berriro ere Nafarroan ikusi ahal izateko bultza dezan.
NPLD sarea urteko Batzar Nagusia egiten ari da Bilbon, eta Baztarrika prentsaurrekoan agertu da bileraren nondik norakoak azaltzeko, erakundearen txandakako presidentea baita.
Horrela, Baztarrikak adierazi du ETBren Nafarroako emisioa eteteko agindua Hizkuntza Eskubideen Europako Kartaren "letraren eta espirituaren kontrakoa" dela, eta gogorarazi du Eurokartaren adituen batzordeak hiru urtero egiten duen ebaluazio txostenean "behin eta berriz" agertu den gomendioa izan dela "ETB euskararen lurralde guztietan, eta beraz, Nafarroan ere, ikusteko erraztasun guztiak sortzea".
Hori horrela izanik, Baztarrikak jakinarazi du Eurokartaren adituen batzordeari Estrasburgora gutuna bidali diola NPLDren izenean, Nafarroan ETBren emisioekin gertatutakoa jakinarazteko, eta eskatzeko "egokien ikusten duen moduan, berak ere bultza egin dezala egoera hau gainditzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Pradales: “Neurri nagusia etxebizitza gizarte funtsa da, eta 2027ko aurrekontura begira neurri berriak sartuko ditugu”
Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du etxebizitzaren arazoa ezin dela "egun batetik bestera" konpondu, eta uste du legealdiaren bigarren erdian ereindakoaren lehendabiziko fruituak jasoko direla.
Lehendakaria: "Sanchezek orain arte eman ez dituen azalpenak eman behar ditu gardentasunez"
Euskal Telebistari elkarrizketa eman dio Imanol Pradales lehendariak, agintaldiaren erdira iritsi denean. Espainiako gobernuburuak "zentzu bat eman" behar dio legealdiaren azken txanpari, adibidez, transferentzien negoziazioan. Zentzu horretan, aurreratu du Transferentzien Batzorde Mistoa datorren astelehenean, ekainaren 22an, bilduko dela.
Lehendakaria: "Aukera eman behar zaie Enplegu Legearen inguruan zabalik dauden negoziazioei"
Imanol Pradales lehendakariak "itxasopentsu" ikusten du enplegu publikoan euskara eskakizunak arautuko dituen legea adosteko EAJren eta EH Bilduren arteko negoziazioa. Ekainaren 25ean egingo da gaiaren inguruko bozketa Eusko Legebiltzarrean.
Kongresuko Mahaiak ez ditu onartu hauteskundeak aurreratzea eskatzen zuten Juntsen eta PPren zuzenketak
Bilera telematiko batean, Mahaiaren gehiengoa (PSOE eta Sumar) osatzen duten alderdiek argudiatu dute eskumen hori Gobernuko buruarena dela esklusiboki, eta ez botere legegilearena.
Zapaterok bitxiengatik ere deklaratuko du asteazken honetan, Calama epaileak atzeratzea ukatu ostean
Espainiako gobernuburu ohiaren defentsak atzerapena eskatu zion Calama epaileari, gutxienez 1,3 milioi euroko balioa duten bitxien jatorriari buruzko dokumentazioa biltzeko denbora gehiago edukitzeko. Ferrazko bere bulegoan aurkitutako bitxiengatik kontrabando eta zerga delituak leporatu dizkio.
Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa, gaur gauean, ETB1en
Elkarrizketa Orain eta ETB On plataformetan ere jarraitu ahal izango da, 20:30etik aurrera.
Albiste izango dira: Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa ETBn, AEB eta Iranen arteko bake akordioa eta medikuen greba
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Begoña Gomezen agerraldiaren ondoren, Peinado epaileak hiru egun ditu orain ahozko epaiketa hasi ala ez erabakitzeko
Defentsak eta Fiskaltzak auzia artxibatzeko eskatu dute, eta Hazte Oir erakundeak koordinatzen dituen herri-akusazioek kautelazko hainbat neurri eskatu dituzte, pasaportea kentzea, adibidez.
Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa
Euskal herritarren % 23,3 independentziaren alde daude, eta % 69,9 erabakitzeko eskubidearen alde, Naziometroaren arabera
Euskal estatuari emandako babesa % 41,1ekoa da, eta inkestatutako gizon-emakumeen % 27,7 aurka daude.