Euskal presoen egoera salatuko du Europan Sare plataformak
Sare plataformak ETAko presoen egoerari buruzko txosten bat aurkeztuko du Europako zenbait erakundetan. EHUko Ikasmirak ikasketa juridikoen diziplina arteko ikerguneak egin du txostena, eta 100 legelarik hartu dute parte bertan. Espainiaren kartzela politika eta politika judiziala salatu dute lan horretan, eta Europako Auzitegien erabakiak Espainian ez direla aintzakotzat hartzen ondorioztatu dute.
Goizean aurkeztu dute ikerketa, Bilbon, Iñaki Lasagabaster Ikasminak zentroko zuzendariak, Jaione Carrera abokatuak eta Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak. ETAko presoen egoera eta Espainiako Gobernuaren kartzela politika aztertu dituzte txostengileek.
Besteak beste, Jose Antonio Martin Pallin Auzitegi Goreneko magistratu emerituak, Carlos Garaikoetxea lehendakari izandakoak, Jose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohiak, Patxi Zabaleta Aralarreko buru izandakoak, Xabier Arzalluz jeltzale historikoak eta Jone Goirizelaia abokatuak izenpetu dute agiria. Euskal Herriko, Espainiako eta Europako zenbait erakunde eta eragileri helaraziko dio Sarek dokumentua.
Aurkezpenean nabarmendu dutenez, Europan, Giza Eskubideen Auzitegira eta Parlamentuko hainbat batzordetara joko dute, eta Nazio Batuen Erakundeari ere helaraziko diote.
Azkarragaren hitzetan, bost urte beteko dira laster ETAk jardun armatua utzi zuenetik. "Askok pentsatu zuten gatazka eta enfrentamendua atzean geratu ziren aro berria zabalduko zela. Bost urte geroago ikusten dugu ez dela horrela izan", esan du. Espainiaren espetxe politikak, sakabanaketaren bitartez edota hainbat arau aplikatzeari uko eginez, Europako jurisprudentziak ezarritakoaren kontra egiten duela gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri