Pasaiako Portuko bulegoak miatu ditu Guardia Zibilak
Pasaiako Portu Agintaritzaren bulegoetan sartu da goizean Guardia Zibila, miaketa egiteko asmoz. Arrain lonja berria egiteko lanek pilatu duten gainkostua ikertzeko agindu zuen Fiskaltzak, eta horren harira, egin dute operazioa.
11:00ak aldera heldu dira Guardia Zibileko agenteak, Portuko iturriek baieztatu dutenez. Europa Press albistea agentziak azaldu duenez, agenteek korridorera ateratzeko eta dokumentazioa erakusteko eskatu diete langileei. Egiaztapenak eginda, kontularitza alorreko ez beste langileei irteten utzi diete. Azken horiei lonjaren lanei buruzko dokumentazioa eta informazioa eskatu diete. Gauerdian amaitu da miaketa.
Arrain lonja berria eraikitzeko lanetan ustez izandako irregulartasunak dira operazioaren iturburu. Lanon adjudikazioan sei delitu egin ote ziren ikertzeko eskatu zion maiatzean Fiskaltzak Donostiako epaitegi bati; honakoak: prebarikazioa, diru publikoa bidegabe erabiltzea, agiri ofizialak faltsutzea, iruzurra, funtzionarioen eroskeria eta negoziazio debekatuak egitea.
Bost urteko lanak eta bost milioi eurotik gorako gainkostua
Lanok 2011n esleitu zituzten, eta oraindik amaitu gabe daude. Berez, 14,9 milioi euroko aurrekontua zuten, baina ustekabeko hainbat arrazoi tarteko, 20 milioi gastatu dituzte jada. Horrez gain, aurreikusi gabeko lan batzuk amaitzea falta denez, guztira 26 milioi euro beharko direla uste du Pasaiako Portu Agintaritzak.
Otsailean geldiarazi zituzten lonja egiteko lanak, Estatuko Portu Agintaritzak egindako ikuskapen batean irregulartasunak zirela eta. Kontu-ikuskapen horren arabera, egindako lanak ordaindutakoarekin bat datoz, baina baimenik eta aurrekontu esleipenik gabe egindako hainbat obra izan direla ohartarazi dute.
Ikuskapenaren emaitza eskuan, Gregorio Irigoyen Pasaiako Portu Agintaritzako zuzendaria kargutik kendu zuen Ricardo Peña presidenteak eta David Candelario Azpiegitura arloko buruaren kontrako espedientea zabaldu zuen.
Operazio honen inguruan duen iritzia galdetu diote eguerdian Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari. Gobernu bileraren ondoko prentsaurrekoan jakin duela adierazi du Erkorekak: "Ez ditut ez egitateak ezagutzen", esan du.
Portuko zuzendari ohiak irregulartasunak ukatu ditu
Atzo bertan azalpenak eman zituen Gergorio Irigoyen Pasaiako Portu Agintaritzako zuzendari ohiak Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Haren hitzetan, lonja egiteko lanetan "inork ez du dirua lapurtu, ezta ezer faltsutu ere".
Irigoyenek atzoko agerraldian azaldu zuenez, bazegoen baimen eta esleipen gabe egindako lanak izapidetzeko eta "legalizatzeko" modurik, baina Peña "ez zen inorekin fio", eta dena geldiaraztea erabaki zuen.
Aurretik, maiatzean, Portu Agintaritzako presidenteak Irigoyen egin zuen irregulartasunen erantzule.
Zure interesekoa izan daiteke
Polizia gehiegikerien legea erreformatzeko eskatu du Egiari Zor elkarteak, biktima bakar bat ere "baztertuta" gera ez dadin
Epez kanpo izapidetzeagatik ezetsi zituzten 500 onarpen-eskaera helarazi dizkio fundazioak Eusko Jaurlaritzari.
Hitz gogorrak izan dituzte Feijook eta Patxi Lopezek Kongresuan
PPko buruak PSOEren bozeramailearen aita aipatu du oholtzan, eta hark erantzun dio alderdiaren sortzailea "torturatu eta erbesteratu zuen diktadurako gobernuaren" parte zela.
Begoña Gomezek pasaportea eman du epaitegian, epaileak eskatuta
Epaileak kautelazko neurri gisa kendu dio, bere aurkako ahozko epaiketa ireki baitu, lau delitu posiblerengatik, negozioetako ustelkeria barne.
EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu dute enplegu publikoaren legearen erreforma aurrera ateratzeko
EH Bilduk abstentzioa emango du bihar, osteguna, Legebiltzarrean. Modu horretara, EAJk bultzatutako legearen aldaketa onartzea ahalbidetuko du. Horrez gainera, hiru urteko epean, legearen aplikazioari eta eraginkortasunari jarraipen bateratua egitea ere adostu dute bi taldeek.
Feijook hauteskundeak deitzeko eskatu dio beste behin Sanchezi: "Zu zara ustelen arteko lotura politikoa"
Euren agerraldietan, EH Bildu eta EAJ kritiko agertu dira Espainiako Gobernuarekin, eta legealdiari zentzua emateko eskatu diote Pedro Sanchez presidenteari.
Sanchezen esanetan, ustelak ezin dira zigorgabe geratu, "edonor izanda ere"
Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu du asteazken honetan Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos ministro ohiaren aurka emandako epaiari, eta ziurtatu du "inoiz ez" zuela izan Gobernuko eta alderdiko zenbait kideri eragiten dieten praktika ustelen berri, eta jakin izan balu, ez lituzkeela onartuko.
Moncloak azpimarratu du batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.
Sanchezek 6.200 milioi euroko inbertsioa iragarri du dependentziaren alorrean
Neurriak 1,6 milioi pertsonari eragingo die, eta diru-laguntzak handitzea ekarriko du. Dekretu bidez onartuko du Espainiako Gobernuak.