Kataluniako kontsulta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Francesc Homs irailaren 19rako deklaratzera deitu du Gorenak

2014ko azaroaren 9ko kontsulta independentistaren auziaren baitan deklaratu beharko du, ikertu gisa.
Francesc Homs Kataluniako Generalitateko Presidentetza kontseilari ohia. EFE
Francesc Homs Kataluniako Generalitateko Presidentetza kontseilari ohia. EFE

Auzitegi Gorenak ikerketa abiatu du Francesc Homs Kataluniako Generalitateko Presidentetza kontseilari ohi eta DiL taldeko diputatuaren aurka, eta, horren ildotik, deklaratzera deitu du irailaren 19rako, 2014ko azaroaren 9ko kontsulta independentistaren auzian.

Homs diputatua da egun, Gorteak deseginda badaude ere, Diputazio Iraunkorreko kide baita.

Politikari independentistak irailaren 19ko 11:00etan deklaratuko du. Notifikazioa Kataluniako Auzitegi Nagusiak igorri dio, Homsek ez baitu oraindik hartu legegintzaldi berrirako diputatu akta.

Gorenak bere gain hartu zuen Homsen aurkako auzia, desobedientzia, prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita auzipetu beharra dagoen erabakitzeko. Hala egitea erabakiko balu, auzipetzeko baimena eskatu beharko lioke Kongresuari.

Oraingoz, Homs borondatez joango da deklaratzera, ikertu gisa izango bada ere, Andres Palomo instrukzio epaileak ez baitu erabaki oraindik Behe Ganberari aipatutako eskaera egitea.

Homsek Kataluniako Auzitegi Nagusian ere deklaratu izan du auzi honegatik, auzitegi horretan kontsultari buruzko beste hainbat zati ikertzen ari baitira.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 17/06/2026.- El portavoz de EH Bildu, Pello Otxandiano, en el estrado durante un pleno del Parlamento Vasco monográfico, promovido por EH Bildu, para debatir sobre políticas que garanticen la seguridad vital en un contexto internacional de guerras y de grandes transformaciones mundiales, que requieren afrontar medidas para combatir el encarecimiento de la vida, mejorar los servicios públicos y responder a las "emergencias de cuidados y vivienda". EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Justizia sailburuak botere publikoek eragindako torturaren biktimen egiaren, justiziaren eta duintasunaren alde lan egiteko deia egin du Legebiltzarrean

Maria Jesus San Jose Justizia sailburuak tortura botere gehiegikeria izan zela esan du, eta erabat gaitzetsi du. Horren hitzetan, Ebaluazio Batzordeak 183 biktima aitortu ditu ofizialki. Egiari Zor eta Berridatzi biktimen elkarteak ere izan dira Legebiltzarrean, eta biktimen aitortza eskaerak aurkezteko epeak zabaldu eta 1960tik gaurdainoko kasuak aitortzeko eskatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bengoetxeak, ETSri emandako laguntzari buruz: “Arrakasta kulturala lagundu behar da, eta ez zigortu”

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak ETS talde arabarrari emandako dirulaguntzak babestu ditu, ehundik gora musikarik zalantzan jarri ostean. Horren hitzetan, "arrakasta kulturala ez da zigortu behar, lagundu baizik". Horrela erantzun dio sailburuak Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin dion galderari.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estatutua bete eta "beste fase bat" irekitzeko eskatu dio Pradalesek Sanchezi

Pradales lehendakariak mezu argia igorri dio Espainiako Gobernuari eta Pedro Sanchez presidenteari Eusko Legebiltzarrean. Pradalesen esanetan, "asko dago oraindik egiteko", eta "maila handiko negoziazioa eta erritmoa" behar dira orain. Lehendakariaren arabera, "adostutako guztia bete behar da konfiantza politikoa mantentzeko". Pradalesek gogorarazi du Sanchez presidenteak "irmotasuna" erakutsi duela karguan jarraitzeko, eta horri lotuta eskatu dio "irmotasun bera" Gernikako Estatutua behin betiko betetzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegi: “Lortu dugun akordioaren arrazoi nagusia da euskara zentrala dela guretzat”

EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea, Joseba Diez Antxustegi, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, eta euskarari Administrazioan segurtasun juridikoa emateko akordioren nondik norakoak azaldu ditu. Horren hitzetan, Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko ados jarri dira EH Bildurekin, bere bazkidea den PSE-EE alde batera utzita, euskara “gai zentrala” delako EAJrentzat. Horrela, EH Bildurekin antzeko beste akordio batzuk adosteko aukeraz galdetuta esan duenez, "ez nuke aurreikuspenik elikatuko, euskara gai berezia delako”.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X