Gürtel auziko 37 akusatuak, banan banan
Gürtel auziagatik egiten ari diren lehen makroepaiketan 37 akusatu jesarri dira akusatuen eserlekuan, prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, influentzia-trafikoa, diru publikoa bidegabe erabiltzea, administrazio publikoari iruzur egitea, agiriak faltsutzea, iruzur fiskala, kapitalak zuritzea, prozesuetan iruzurra egitea, bidegabeko jabetzea eta kontratuen esparruan legez kanpoko elkartzea egitea leporatuta.
Luis Barcenas, esaterako, lehen aldiz epaitzen ari dira, alderdian egindakoagatik.
Honatx 37 akusatuen zerrenda, egozten zaizkien delituekin, eta sarreratxo batekin:
KONJURAZIOA
1.- FRANCISCO CORREA, "Don Vito" (125 urte eta hilabete)
Godfatherren filmeko Don Vitori bezala, talde mafiosoaren buruzagia izatea leporatu diote. Auziak Gürtel izena du, bere abizenagatik (Correa-uhala-gürtel) eta ia hiru urtez egon zen espetxean, behin behinean, 2009-2012 bitartean.
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren arabera, "sozietate eta pertsona sare baten burua izan da, diru publikoaren bidez aberasteko helburuarekin". PPk agintzen zuen erkidegotan jardun zuen Correak, hau da: Madril, Valentzia eta Gaztela eta Leon.
2.- PABLO CRESPO (85 urte eta 6 hilabete)
Galiziako PPren organizazio idazkari izan zen 1996tik 1999ra. Correaren bigarrena izatea leporatu diote. Sareko jarduerak kudeatu eta 'Correa taldeko' beste akusatuen zereginak gainbegiratzen zituen.

Pablo Crespo, bere abokatuarekin. Argazkia
3.- ALVARO PEREZ ALONSO, "EL BIGOTES" (5 urte eta 2 hilabete)
Francisco Correaren "Valentziako gizona" zen, eta Orange Market Special Eventen filialaren burua zen. Correaren ekitaldietarako enpresa zen, eta kontratu publiko eta ekitaldi publiko asko egiteko kontratu asko lortu zituen. Elkarrizketa batean, Francisco Camps Valentziako presidente ohiak "lagun min" deitu zuen.
4.- JOSE LUIS IZQUIERDO (45 urte eta 2 hilabete)
Gurtelen "kontularia". Organizazioaren B kutxa eta sareak kargudunei ematen zizkien eskupekoak antolatzen zituen. Atzeman zioten pendrive memoria giltzarri izan zen sarearen kontuak ezagutzeko. Kalkulatu dutenez, 25 milioi euro baino gehiago kudeatu zituzten, 1996tik 2009ra arte.
5.- ISABEL JORDAN GONCET (39 urte eta hilabete)
Sarearen enpresen administratzaile ohia. Orain, babespean dago, buruzagien aurka hitz egin eta gero mehatxuak egin zizkiotelako. Sareko hiru enpresekin lotu dute bere izena: mas Cuatro Comunicacion, Good&Better eta Easy Concept.
6.- JOSE JAVIER NOMBELA OLMO (19 urte)
Madrilgo Udaleko kontseilari ohia. Correaren enpresen fakturazioaz, kontuez eta finantzen egoeraz arduratzen zen.
7.- LUIS DE MIGUEL PEREZ (18 urte eta 6 hilabete)
Abokatua. Gürtel sareko capital-ihesaren erantzuletzat jo dute. Dagoeneko 20 urteko kartzela zigorra eta 16,6 milioi eurorainoko isunak jaso ditu, Ogasun Publikoaren aurkako delituengatik, oraingo auzia kontuan hartu gabe.
8.- ALICIA MINGUEZ CHACON (19 urte)
Sarearen enpresen administratzailea. Nombelaren eginkizun berdinekin.
9.- PABLO IGNACIO GALLO ALCANTARA (2 urte eta 6 hilabete)
Correa taldeko aitorpen errentak egiteaz arduratzen zen. Jordene lekua hartu zuen, enpresen administrazioari dagokionean.

POLITIKARIAK
10.- LUIS BARCENAS GUTIERREZ (42 urte eta 6 hilabete)
PPren gerentea (1990-2008) eta diruzaina (2008-2010) izan zen, azken kargu hori Alvaro Lapuertaren ostean hartu zuen (artxibatu egin dituzte Lapuertaren arkako delituak, zoramena egiaztatu duelako). Gainera, senataria izan zen (Cantabriatik) 2004tik 2010era. 48,2 milioi euro bildu zituen Suitzan. Dirua higiezinen eta artelanen salmenten eta Burtsan egindako "lan finaren" bidez justifikatzen saiatu zen. Fiskaltzak uste duenez, baina, Gürteleko komisioei esker eta PPren B Kutxatik hartutako 299.650,61 euroei esker lortu zuen dirutza. 19 hilabete egon da behin behineko espetxealdian. 2007ko eta 2009ko ekitaldien kasuen zigorra murriztea eskatu du Fiskaltzak.
11.- ANGEL SANCHIS PERALES (8 urte)
Alianza Popularren diruzain ohia, 1982tik 1987ra arte. Naseiro auzian epaitu eta absolbitu egin zuten, 1992an. Barcenasi dirua Suitzan ezkutatzen laguntzea leporatu diote. Operazioetako batean, Barcenasek 3 milioi euroko mailegua simulatu zuen, Argentinako bere zitrikoen sailerako: La Moraleja.
12.- ALBERTO LOPEZ VIEJO (46 urte)
Madrilgo Erkidegoko Kirolen kontseilaria izan zen Esperanza Aguirreren garaian. Correari 386 ekitaldi esleitu zizkion 2004 eta 2009 bitartean eta, horien truke, 448.870 euro jaso zituen komisioen bidez. UDEFen arabera, berak erabakitzen zuen ekitaldiak egiaztagirietan jasotzeko modua, diru kopurua (beti 12.000 eurotik beherakoak, kontrolak saihesteko) eta zeinen izenean. Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak zigorra murrizteko eskatu du, 2008ko ekitaldiagatik.
13.- GUILLERMO ORTEGA ALONSO (50 urte eta 10 hilabete)
Majadahondako (Madril) alkate ohia da. "Correa taldeari" diru truke kontratuak esleitzea leporatu diote. Kalkulatu dutenez, enpresek 255.076 euro ordaindu zizkioten.

Sepulveda, epaitegira heldu den unean. Argazkia: EFE
14.- JESUS SEPULVEDA RECIO (15 urte eta 4 hilabete)
Pozuelo de Alarcongo (Madril) alkatea, 2003-2005 bitartean, senataria (1993-2003) eta Ana Mato Osasun ministro ohiaren senar ohia. 546.457 euro jaso zituen. Diru gehiena eskudirutan eman zioten, baina bidaiak eta urtebetetze jaiak ere ordaindu zizkioten bai berari, baita haren senideei ere. 1996 eta 2009 bitartean goi mailako lau auto erosi zituen: Juguar, BMW, Chrysler Grand Cherokee eta Range Rover.
15.-RICARDO GALEOTE QUECEDO (11 urte eta 8 hilabete)
Esteponako (Malaga) zinegotzi ohia, kontratu publikoak Pasadena Bidaiak Gürteleko enpresak ordaindutako bidaien truke esleitzeagatik epaitzen dira.
16.- JESUS MERINO DELGADO (3 urte eta 9 hilabete)
PPren diputatu izan zen, Segoviatik.Gürtelek 317.810 euro ordaindu zizkion, Gaztela eta Leonen ustez egindako esleipen publikoengatik, Constructora Hispánica, Teconsa eta Suf enpresei.
17.- CARLOS CLEMENTE AGUADO (8 urte)
Madrilgo Erkidegoko Immigrazio kontseilariorde ohia. Lopez Viejoren oniritziarekin, kontratuen gaineko jarraibideak ezartzen zituen.
18.- PEDRO RODRIGUEZ PENDAS (4 urte eta 6 hilabete)
Lopez Viejoren kontseilari izandakoa. Bere nagusiak egin bezala, kontratazioaren gaineko aginduak ematen zituen.
19.- ROBERTO FERNANDEZ RODRIGUEZ (2 urte eta 3 hilabete)
Ogasun zinegotzi ohia Pozuelon.
20.- JOSE ANTONIO SAENZ JIMENEZ (2 urte eta 3 hilabete)
Ingurumen zinegotzi ohia Pozuelon (Madril). 2004an egindako kongresu handi baten esleipena legez kanpo egitea leporatu diote.
21.- LUIS VALOR SAN ROMAN (5 urte eta 3 hilabete)
Majadahondako (Madril) Udaleko Teknologia Berrien zuzendari ohia. Uste dutenez, Makadahondako Hiritarren Artretarako Bulegoaren kontratua Correa Technology Consulting Management enpresari eman zion.
22.- JUAN JOSE MORENO ALONSO (24 urte eta 2 hilabete)
Majadahondako zinegotzi ohia. Auzia argitara eraman zuten grabaketetan agertzen da.
FAMILIA
23.- ROSALIA IGLESIAS VILLAR (24 urte eta hilabete)
Luis Barcenasen emazte eta PPko lagile ohia. Bere senarrak egindako delituen kolaboratzaile eta egilea. Suitzain kontu korronte bat zeukan bere izenean. 2006an, Caja Madriden zituen 560.000 euro justifikatzen saiatu zuen, agiri faltsu baten bidez.
24.- MARIA DEL CARMEN RODRIGUEZ QUIJANO (35 urte eta 7 hilabete)
Correaren emazte ohia. Bere senar ohiaren jadueretan, Majadahondan, parte hartzea egotzi diote.
25.- TERESA GABARRA BALSELLS (6 urte eta 6 hilabete)
Alberto Lopez Viejoren emaztea, eta horrek Suitzan zuen kontu baten ahalduna izan zen.
26.- ANGEL SANCHIS HERRERO (6 urte)
Angel Sanchiz Perales diruzain ohiaren semea. Barcenasen dirutza ezkutatzen saiatzea egotzi diote.
27.- JACOBO ORTEGA ALONSO (5 urte)
Guillermo Ortegaren anaia, eta horren ordezkari lanak egin dituelakoan epaitzen ari dira.
SALATZAILEA
28.- JOSÉ LUIS PEÑAS DOMINGO (6 urte eta 5 hilabete)
Majadahondako zinegotzi ohia. Berak ezagutarazi zuen Gürtel auzia, Correari eta Juan Jose Moreno Alonso akusatuari egindako grabaketen bidez. Fiskaltzaren ustean, sarearen parte izan zen, baina delitu guztietan zigorrak murriztea eskatu du Fiskaltzak.
ORDEZKARIAK
29.- IVAN YAÑEZ (7 urte)
Barcenasen ordezkaritzat jotzen dute. Diruzain ohiaren Suitzako kontuak kudeatzeko baimena zuen. Uste dutenaren arabera, Barcenasenkin eta Sanchisekin batera, PPren gerente ohiaren ondasuna Espainiaratzen lagundu zuen.
30.- ANTONIO VILLAVERDE (15 urte eta 9 hilabete)
Sarearen ustezko ordezkaria. Correak, Crespok eta Ortegak Suitzan zituzten kontuak kudeatzen zituen.
ENPRESARIAK
31.- ALFONSO GARCIA-POZUELO ASINS (4 urte eta 6 hilabete)
Constructora Hispanica enprearen jabe ohia.
32.- JACOBO GORDON LEVENFELD (2 urte)
Alejandro Agag Jose Maria Aznarren suhiaren kide ohia.
33.- JESUS CALVO SORIA (3 urte)
Enpresaria. Ana Hermoso (PP) Bormujos (Sevilla) hiriko alkate ohiari Loewe markako poltso bat oparitu zion. Lekuko gisa deklaratu zuenez, harreman bat zuen Bormujosekin eta horregatik egin zion oparia, ez bere botoa erosteko asmoz.
34.- CARMEN GARCIA MORENO (11 urte eta 9 hilabete)
Grupo Rafael Gürteleko enpresa taldetako baten administratzailea.
35.- ANTONIO MARTIN SANCHEZ (9 urte eta 6 hilabete)
Marketing Quality Managemet enpresari lotuta, Gürtelen babeserako.
36.- JUAN IGNACIO HERNANDEZ RODRIGUEZ (9 urte eta 6 hilabete)
Elba komunikazio taldeari lotuta.
37.- INMACULADA MOSTAZA (2 urte eta 6 hilabete)
Srvimadrid Gürtelen enpresaren administratzailea.
Zure interesekoa izan daiteke
Moncloak azpimarratu du pertsona batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.
Sanchezek 6.200 milioi euroko inbertsioa iragarri du dependentziaren alorrean
Neurriak 1,6 milioi pertsonari eragingo die, eta diru-laguntzak handitzea ekarriko du. Dekretu bidez onartuko du Espainiako Gobernuak.
EAJk onartu egin du Espainiako Gobernuarekin harremana izan duela Tubos Reunidosen egoera bideratzeko, baina adierazi du Leire auziarekin ez duela loturarik
Alderdi jeltzalearen esanetan, Arabako enpresaren egoeraz arduratzeko egindako bilerak konpainia estrategikoei laguntzeko egindako lanaren parte izan ziren. Bestalde, PPk galdetu du PSOErekin zuten harreman horrek "baldintzatzen" ote duen "Pedro Sanchezi laguntzen jarraitzea".
Otsoaren ehizari bide ematen dion txostenak autonomia-erkidego gehienen babesa jaso du
Kataluniak bakarrik bozkatu du kontra, eta Euskadi eta Gaztela-Mantxa abstenitu egin dira. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa ere proposamenaren aurka agertu da.
Zer zeregin zituzten Abalosek, Koldok eta Aldamak musukoen auziagatik epaitutako talde kriminalean?
Auzitegi Gorenak epaian zehaztu ditu buruzagi sozialista ohiak, Koldo Garcia aholkulariak eta Victor de Aldama enpresaburuak erakunde kriminalean zeintzuk eginkizun zituzten.
Erkidegoak Migrazio Itunaren aplikazioan sartzeko eskatu diote Europari Pradalesek eta Clavijok
Ursula Von Der Leyeni zuzendutako gutun batean, lehendakaria eta Kanarietako presidentea kexu dira ekainaren 12tik indarrean dagoen itun horren inguruan "ez dagoelako elkarrizketarik, ez koordinaziorik ezta plangintzarik ere Espainiako Gobernuarekin".
Feijook baztertu egin du Sanchezen aurka zentsura-mozioa aurkeztea, baina Gobernuko kideak estutu ditu
PPko buruak baieztatu du babes nahikorik gabe ez duela zentsura-moziorik aurkeztuko. Hala ere, Sanchezek hauteskundeek deitu ditzala exijitu diezaioten eskatu die Exekutiboaren kideei.
Lehendakariak eta Sanchezek aldebiko batzorde berri bat egingo dute abuztua baino lehen
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du balio handikoak direla adostutako bi eskumen eskualdaketak.