Albiste dira
Bake Prozesua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Foro Soziala: 'Aieteko ibilbide orria erabat baliagarria da'

Foro Sozial Iraunkorra aurkeztuko dute datorren larunbatean, urriak 22, Aieteko Bakearen Etxean. Aurreratu dutenez, erakunde eta pertsona ugarik osatuko dute sarea.
Foro Soziala Foro Social efe
Foro Sozialeko kideak. Argazkia: EFE.

Euskal Herriko bake-prozesua bultzatzeko Foro Sozial Iraunkorraren iritziz, Aieten zehaztutako ibilbide-orria erabat baliagarria da ETAren desarmerako eta armategiak suntsitzeko. Hori bai, ibilbide-orri horrek alde anitzeko blokeoak jasaten dituela gogoratu dute, estatu espainiar eta estatu frantziarraren aldetik, batik bat.

Agiri batean gogoratu dutenez, datorren astelehenean, urriaren 17an, bost urte beteko dira "Aiete martxan jarri zenez gero". Nahiz eta "ibilbide-orriak etengabe blokeoak jasan", "ezin dugu etsi", aldarrikatu dute.

Izan ere, Foro Sozial Iraunkorraren iritziz, gizarte zibilak ez du etsipen-jarrerarik erakusten, eta "antolatzen ari da 2013an lehen Foro Sozialean onartutako hamabi gomendioak aurrera atera ahal izateko".

Bost urte geroago, Aieteko Nazioarteko Konferentziak diseinaturiko ibilbide-orria erreferentzia puntu egokia izaten jarraitzen duela defendatu dute. Batez ere, azken zortzi hilabeteotan Foro Sozial Iraunkorra egiten ari den lanketari begira, eta zehazki, ETAren armategien desarme eta suntsitzeari dagokionean.

Ondorioz, ETAren armen, munizioen eta lehergaien zigilatze- eta desegite- prozesua azkeneraino eramateko premia azpimarratu dute, lehenbailehen erabateko armagabetzea erdiesteko.

Hori dela eta, Frantziako eta Espainiako Gobernuei dei egin diete, armak, munizioak eta lehergaiak suntsitzeko lana errazteko, "edo bederen ez oztopatzeko".

Azkenik, urriaren 22an, larunbatean, Aieten Foro Sozial Iraunkorra sarearen aurkezpena iragarri eta "erakunde eta pertsona ugarik parte hartuko dutela" adierazi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X