Juan Calparsororen proposamena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ustelkeria auzietarako fiskal ordezkariaren kargua sortzea eskatu dute

'Cabacas auzia'ri dagokionez, Calparsorok esan du ez dituela fiskalaren iritzi guztiak konpartitzen eta ikerketan "jarrera aktiboagoa" izan dezala eskatu diola.
Juan Calparsoro EAEko fiskalburua. Artxiboko argazkia
Juan Calparsoro EAEko fiskalburua. Artxiboko argazkia

Juan Calparsoro EAEko fiskalburua ustelkeriarekin lotutako delituak ikertzeko fiskal ordezkariaren kargua sortzearen aldekoa da eta urte honetan bertan egin daitekeela esan du.

Calparsoro Eusko Legebiltzarrean izan da gaur goizean, Fiskaltzaren 2015eko memoriaren xehetasunak azaltzeko. Txosten horren arabera, krimen-kopuruak beherako joerari eutsi zion, 2014an baino % 3,86 delitu gutxiago izan zirelako.

Agerraldi horretan defendatu du Calparsorok delitu ekonomikoak ikertzeko fiskal ordezkariaren kargua sortzea, Valentzian edo Madrilen egin zuten moduan. Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak Euskal Autonomia Erkidegoan lanpostu hori beharrezkoa ez zela esan zuen, ustelkeriari lotutako kasuak asko ez zirela argudiatuta.

Alabaina, Calparsorok gogoratu du Estatuko Fiskaltzak aukera eman ziola kargu autonomiko hori sortzeko, aurretik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan beste fiskal ordezkari bana izendatuz gero. Araban eta Bizkaian existitzen da jada kargu hori eta, beraz, Gipuzkoan gauza bera egiten dutenean, EAEko fiskal ordezkari kargua sortu ahalko dute.

'Cabacas auzia'

Bestalde, Juan Calparsorok esan du Iñigo Cabacasen heriotzaren kasuak "frustrazio handia" eragiten diola eta aitortu du auzia horretako fiskalaren iritzi berekoa ez dela. "Askotan eskatu diot ikerketa bultzatzeko eta ikerketan jarrera aktiboagoa izateko", erantsi du.

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak galdetu dio duela lau urte baino gehiago hasitako prozesu judizialaren inguruan.

Calparsorok azaldu du hainbat aldiz izan zela kasu horretako fiskalarekin, baina iritzi ezberdinak dituztela. Hala ere, haren lana errespetatu egin behar duela erantsi du, "prozedura berak ezagutzen duelako".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X