CABIECES AUZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Ordainketa irregularrak' egin zirela esan du Kutxabankeko auditoreak

Roberto Mol Kutxabank barruko auditoria egin zuen ikuskatzaileak deklaratu du gaur. Cabieces kontratatu zutenetik, ez ohiko mugimenduak egon zirela berretsi du.
Cabieces, Alcorta eta Fernandez, gaurko saioan. EFE.
rafael alkorta mikel cabieces mario fernandez EFE

Robert Mol Kutxabanken Barne Auditoria Departamenduko zuzendariak deklaratu du gaur Cabieces auziko epaiketaren bigarren saioan, Bizkaiko Auzitegian. Berretsi egin du bere lan-taldeak egindako txostena;  bertan zehazten denez, Rafael Alcortaren abokatu-bulegoari Kutxabankek ordaintzen zion diru-kopurua handitu egin zen, Mikel Cabieces kontratatu zenean, trukean zerbitzu gehigarririk jaso gabe.

Mario Fernandezek Kutxabankeko presidente kargua utzi berritan egin zutela auditoria hori esan du Molek, Gregorio Villalabeitiak aginduta, Cabiecesen kontratazioan irregulartasunik egon ote zen argitzeko.

Auditoreak zehaztu duenez, Kutxabankek Alkortaren bulegoarekin zuen kontratua ez zen aldatu, baina hilero 5.700 euro gehiago ordaindu zitzaion bulego horri, Cabieces kontratu zutenetik. Horrez gainera, Cabiecesen kontratuaren finikitoa ere ez ohikoa izan zela esan du auditoreak, Fernandezek berak sinatu zuelako.

Cabieces auzia izenarekin ezagutu den auziaren epaiketari ekin zion atzo Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 6. Sekzioak. Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn zuen ordezkariari Kutxabankek egindako ustezko ordainketa irregularrengatik akusatu gisa deklaratu zuten Mikel Cabiecesek berak, Mario Fernandez garai hartan Kutxabankeko presidente zenak eta Rafael Alcorta abokatuak. Gaur lekukoen txanda izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X