Rajoy eta Puigdemont Moncloan elkartu ziren urtarrilaren 11n
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Carles Puigdemont Generalitateko presidentea Moncloan elkartu ziren urtarrilaren 11n, La Vanguardia egunkariak gaur argitaratutako informazioaren arabera.
Gobernuko iturri ofizialek atzo uko egin zioten bilera izan zela baieztatu edo gezurtatzeari, presidentearen agenda publikoari buruzko informazioa bakarrik ematen dutela esanez. Albistea argitaratu ostean, Generalitateko iturriek esan dute Kataluniako Parlamentuan emango dituztela eman beharreko azalpen guztiak, kontrol saioan.
Kataluniako egunkariaren esanetan, bi presidenteek elkarrizketa "adeitsua" izan zuten, baina ez zen bien arteko gerturatzerik izan Kataluniako auziari dagokionez. Rajoyk eskatuta egin omen zuten bilera, eta egun batzuk geroago, urtarrilaren 17an, egitekoa zen Presidente Autonomikoen Batzarrera joateko eskatu ei zion Kataluniako presidenteari. Hala ere, jakina denez, Puigdemont ez zen batzarrera joan.
Bestalde, Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak independentziari buruzko erreferenduma deitzeko asmoa berretsi zuen, eta galdeketaren baldintzak negoziatu zitezkeela gaineratu zion. Rajoyk, ordea, ezetz erantzun zion. La Vanguardia egunkariaren arabera, Puigdemontek baldintza bakarra jarri zion Rajoyri Presidente Autonomikoen Batzarrera joateko: batzar horretan Kataluniako auziari buruzko bere iritzia emateko aukera izatea. Alabaina, Rajoyk ez zuen onartu eta, ondorioz, Puigdemont ez zen bilerara joan.
Igandean Enric Millo Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkariak adierazpenak egin ondoren, Espainiako eta Kataluniako Gobernuen arteko negoziazioen inguruko espekulazioak hasi ziren.
Rajoyk ez du gezurtatu, ezta baieztatu ere, Puigdemontekin elkartu zenik
Mariano Rajoyk ez du gezurtatu, ezta baieztatu ere, urtarrilaren 11n Carles Puigdemontekin Moncloan elkartu zenik, baina Kataluniako Gobernuarekin hitz egiteko prest dagoela azpimarratu du. "Benetako arazoez hitz egin nahi dut, ez Espainia likidatzeaz", gaineratu du.
Diputatuen Kongresuko korridoreetan galdetuta, Rajoyk ez die horri buruzko galderei erantzun, eta erreferendumari buruz duen iritzia ez dela aldatu nabarmendu du.
Puigdemont: "Ez dago negoziaziorik eta ezta izaterik espero"
Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak ez du Kataluniako erreferendumari buruz hitz egiteko borondaterik ikusten Mariano Rajoyren Gobernuarengan: "Ez dago negoziaziorik eta ezta izaterik espero".
Kataluniako Parlamentuko gaurko kontrol saioan, Puigdemontek ez du gezurtatu, ezta baieztatu ere, urtarrilaren 11n Mariano Rajoyrekin elkartu zenik. Miquel Iceta PSCko buruaren galderari erantzunez adierazi duenez, "Espainiako Gobernuak ez dauka negoziatzeko borondaterik".
Albiste gehiago politika
CAFen Jerusalemgo proiektuaren legezkotasunaren aurrean "egiari huts egitea" leporatu dio Pradalesi BDZ mugimenduak
Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak mugimenduak salatu duenez, tren arinak nazioarteko ebazpenak urratzen ditu, eta Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako laguntza publikoak eteteko eskatu du.
Euskal zentro teknologikoek Euskadiko garapen industrialean duten "garrantzia" azpimarratu du Jauregik
Sailburuak berretsi du etorkizun hurbilean garrantzi handia dutela fabrikazio adimendunak, energia berriztagarriek, mugikortasun jasangarriak edota adimen artifizialak.
Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa "bermeekin eta korrika egin gabe" transferitu behar dela esan dio Sumarrek Pradalesi
Etxebizitza, osasuna, hezkuntza eta klima-aldaketaren aurkako borroka izan ditu hizpide Jon Hernandez legebiltzarkideak. "Bat gatoz lehentasunetan, baina ez nola ekin", azaldu du.
De Andresek popularrekiko "etsaitasuna" egotzi dio EAJri, eta Estatuaren eskumen esklusiborik ez eskatzeko eskatu dio
Euskadiko PPko presidenteak "ezker abertzalera hurbiltzea" leporatu dio lehendakariari, Euskadin "erradikaltasunaren gorakada" izaten ari dela ohartarazi du eta aurre egin die Aitor Estebanen kritikei.
Fiskal nagusia, Gorenean: "Justizian eta egian sinesten dudalako nago hemen"
Epaileen eta fiskalen elkarte nagusiek eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide batzuek ekitaldi horretara ez joateko eskatu zioten, sekretuak ezagutarazteko delitu batengatik auzipetua dagoelako, epaiketaren atarian.
Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa arituko da PwC aholkularitza-enpresan
EAJko presidente ohiak komunikazio eta gai publikoetan aholkularitza lanetan jardungo du sektoreko nazioarteko enpresa handienetako batean.
Otxandiano: “Herritarrek protesta zibila baliatu dute ahotsa altxatzeko, eta harro egon behar gara”
Pello Otxandiano EH Bilduko legebiltzarkidea Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, eta Bilbon herritarrek egindako protesta "itxaropenerako zirrikitu bat" dela azpimarratu du.
PP eta Sumar hartu ditu gaur lehendakariak, bilera-sorta hasteko
Euskal agendako gaiak Legebiltzarreko alderdiekin aztertu nahi ditu Imanol Pradalesek. Goizeko lehen orduan, Javier De Andresekin bildu da, eta, ondoren, Jon Hernandez hartu du.
Talde israeldarra Vueltatik kanporatzearen aldekoa dela esan du Albaresek
Ukraina inbaditzeagatik Errusia kirol-lehiaketetatik kanporatu izana adibide gisa jarri du Espainiako Atzerri ministroak.
Auzitegi Nazionalak Nafarroako Parlamentuari 'Koldo auzia'-ri buruzko informazioa ukatu dio, "izaera erreserbatua" duelako
Ismael Moreno epaileak azpimarratu duenez, Prozedura Kriminalaren Legearen arabera, "sumarioko eginbideak isilpekoak izango dira eta ez dira publikoak izango ahozko epaiketa hasi arte".