EITB FOCUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizartea, Eusko Jaurlaritzaren lehen 100 egunetako lanarekin pozik

EiTB Focus inkestaren arabera, inkestan parte hartu duten herritarren % 71,3ren iritzian, Jaurlaritzak kudeaketa 'ona' egin du, eta % 64,7ren ustez, EAJren eta PSEren arteko ituna 'positiboa' izan da.
18:00 - 20:00
Gizartea, konforme Jaurlaritzaren lanarekin

Euskal gizartea pozik dago Eusko Jaurlaritzak lehen 100 egunetan egindako lanarekin, Euskal Irrati Telebistak herritarrek politika eta gizarte gaiei buruz duten iritzia jakiteko egiten duen EiTB Focus inkestaren emaitzek islatu dutenez.

Gizaker enpresak EiTBrentzat egindako ikerketa soziologikoaren arabera, herritarren % 71,3ren iritzian, Jaurlaritzak kudeaketa "ona" egin du.

EUSKO JAURLARITZAREN KUDEAKETAREKIN ADOS ZAUDE   2017 eitb focus marzo martxoa 9

Inkestatuen % 64,7k 5 eta 10 bitarteko nota jarri diote EAJren eta PSE-EEren arteko itunari.

NOLA BALIOESTEN DUZU EAJ PSE KOALIZIOA  2017 eitb focus marzo martxoa 9

Herritarren % 63ren ustez, EAJren eta PSE-EEren arteko itunak legegintzaldi osoa iraungo du.

EAJ PSE HITZARMENAK LEGEGINTZALDI GUZTIA IRAUNGO DUELA USTE DUZU    2017 eitb focus marzo martxoa 9

Euskal Autonomia Erkidegoko herritar gehienek lan gehiago eskatu diote lehendakariari.

ZER ESKATZEN DIOZU LEHENDAKARIARI  LEGEGINTZALDI HONETARAKO   2017 eitb focus marzo 9 martxoa

Lau herritarretik hiruk (% 74) Euskadiko giro politikoa Espainiakoa baino hobea dela iritzi diote.

ALDERDIEN ARTEKO GIRO POLITIKOA  2017 eitb focus marzo martxoa 9

Euskal buruzagi politiko guztiek aurreko EiTB Focus inkestan baino emaitza hobeak lortu dituzte. Aurreko inkesta 2016ko irailean argitaratu zen, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen aurretik. Oraingoan ondoen baloratutako euskal politikariak Iñigo Urkullu eta Maddalen Iriarte izan dira.

ZER NOTA JARRIKO ZENIEKE LIDER POLITIKOEI   2017 eitb focus marzo martxoa 9

ZER NOTA JARRIKO ZENIEKE LIDER POLITIKOEI  (EZAGUTZA MAILA) 2017 eitb focus marzo martxoa 2017

Fitxa teknikoa

2017ko martxoko EiTB Focus inkestan Eusko Jaurlaritzako lehen 100 egunei eta boto asmoari buruz eta balorazio politikoaz eta Kontzertu Ekonomikoaz galdetu zaie herritarrei. Kontzertu Ekonomikoari buruzko emaitzak datorren astelehenean argitaratuko dira.

EiTBrentzat egindako ikerketarako Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 1.200 lagun galdekatu ditu Gizaker inkesta-etxeak (400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan). Lagin osoaren akats tartea 2,83koa da eta konfiantza maila, ostera, % 95ekoa.

Lagina zoriz hautatu dute, eta lurralde historikoa, udalerria eta generoa kontuan hartuta sortu dute. Inkesten % 22,3 euskaraz egin dituzte eta beste % 77,7ak gaztelaniaz. Emaitzak herrien tamainaren arabera haztatu dituzte.

Inkestak otsailaren 22tik 24ra egin zituzten. Elkarrizketek, batez beste, 8 minutu eta erdi iraun zuten. Luzeena 22 minutukoa izan zen, eta laburrena, berriz, 6 minutukoa.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X