'Armagabetzeari buruzko xehetasun guztiak emango dizkiogu gizarteari'
ETA erakundearen armagabetzea gizartearekin partekatu nahi dute bakearen artisau izenez ezagunak egin diren eragileek. Gizarte zibilaren izenean, euren gain hartu dute armagabetzearen ardura, eta apirilaren 8rako bidea marrazten ari dira orain, hainbat erakunde politiko, sozial eta sindikalekin. Agerraldia non eta nola egingo den herritarrei aurrez jakinaraziko zaiela esan du Txetx Etcheverry bakearen artisauetako batek, Euskadi Irratian. Xehetasunak datozen egunotan emango dituzten arren, ekitaldi jendetsua eta anitza izango dela aurreratu du. Ipar Euskal Herriko herriren batean izango dela ere jakinarazi du, non zehaztu ez badu ere.
"Ipar Euskal Herrian izanen da, eta xehetasun guztiak aurretik emango ditugu. Konpromisoa dugu jendartearekin, eta dena nola eginen den aurretik jakinaraziko dugu", esan du.
Etcheverryren arabera, sentsibilitate denak bildu nahi dituzte ekitaldian, eta horretarako lanean ari dira. "Gizarte taldeekin, alderdi politikoekin eta sindikatuekin elkarlanean antolatuko dugu apirilaren 8ko agerraldia, eta bakoitzaren parte hartzea nolakoa izango den zehazten ari gara", esan du .
Frantziako Gobernuak armagabetze prozesuari buruz atzo esandakoaren harira, Etcheverryk adierazi du jarrera hori ez dela berria, baina lanean jarraituko dutela ahalik eta erakunde gehien batzeko prozesura. "Guk lanean jarraituko dugu apirilaren 8koa prestatzen. Lasai eta umil egingo dugu gure lana", esan du.
Bestalde, argi utzi nahi izan du armagabetzea gizarte zibilaren esku utzi duela ETAk, eta, beraz, bakearen artisauek ez dutela ETA ordezkatzen, "Espainiako hainbat hedabide" hori zabaltzen ari badira ere, Etcheverryren esanetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.