ETAren armagabetzea 'legezkoa' izango dela esan du Jaurlaritzak
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkariak gaur adierazi duenez, iragarri den ETAren armagabetzea "legezkoa" da, ETAren armategiei buruzko informazioa Frantziako Justiziari emango baitzaio. Halaber, Espainiako eta Frantziako gobernuei eskatu die onar dezatela "albiste on hori gauzatu ahal izatea".
ETBri emandako elkarrizketa batean, Fernandezek onartu egin du Eusko Jaurlaritza prest dagoela ETAren armagabetzeari babes instituzionala emateko, baldin eta indarkeriaren amaieraren prozesu ordenatua bada eta, betiere, legezko printzipioen barruan eta ezeren ordainetan eginez gero.
Helburu hori gauzatze aldera zuzendu izango lirateke Iñigo Urkullu lehendakariak Mariano Rajoy Espainiako presidentearekin izandako kontaktuak.
"Armagabetze prozesu hori legezkotasunaren barruan egin dadila nahi dugu, eta Frantziako Gobernuak gauza bera esan du. Egun, hori ez da gauza negatiboa", zehaztu du Fernandezek.
Fernandezen esanetan, "oso garrantzitsua da azpimarratzea legezkoa den eta aldi bakarrean egingo den armagabetze prozesu baten aurrean gaudela. Legezkoa izateak esan nahi du ETAren armategiei buruzko informazioa Frantziako Justiziaren esku jarriko dela".
Ildo horretatik, gaineratu du Eusko Jaurlaritzak "erabaki eta prozedura horri emango diola babes instituzionala".
Behin armagabetzearen urratsa emanda, Fernandezek uste du agertoki berri baten aurrean egongo garela, orain dagoenaren aldean desberdina eta hobea izango dena. Orduan, bere kabuz eroriko da ETAren desegitearen beharrizana", erantsi du.
Bestalde, berariazko eskaria egin dien Espainiako eta Frantziako gobernuei: "albiste on hori gauzatu ahal izatea onar dezatela".
Zure interesekoa izan daiteke
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri