Urkulluk asteartean eman zion Rajoyri armagabetzearen berri
Iñigo Urkullu lehendakariak joan den asteartean eman zion, aurrez aurre, Mariano Rajoy Espainiako presidenteari ETAren asmoen berri. Moncloan bildu ziren bi buruzagiok, hainbat hedabidek gaur zabaldu dutenez.
Iturri horien arabera, Urkulluk igandean eskatu zuen Rajoyrekin biltzea, armagabetzearen inguruan jaso zituen berriak, Espainiako presidenteari helarazteko. Astearterako jarri zion hitzordua Espainiako Gobernuak.
Joseba Egibar EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak baieztatu egin du informazio hori, gaur, Radio Euskadin. Horren arabera, armagabetzeari oztoporik ez jartzeko eta bide horretan egingo diren urratsak errazteko eskatu zion Urkulluk Rajoyri.
Ordu eta erdi inguruko bileran, ETAren armagabetzeren berri eman zion lehendakariak presidente espainiarrari, eta prozesua gizarte zibilak bideratuko zuela esan zion.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri