Erreferendumaren aldeko ekitaldia egingo dute gaur Bartzelonan
ANC, Omnium eta AMI erakundeek milaka pertsona espero dituzte gaur Bartzelonan 'Erreferenduma demokrazia da' lemapean antolatutako mobilizazioan. Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak ere hartuko du parte.
Ekitaldia 12:00etan hasiko da, eta Puig eta Cadafalch plazen artean egingo dute, Montjuiceko lau zutabeen aurrean. Burujabetzaren aldeko hiru erakunde horietako buruzagiek hitz egitea aurreikusi dute. Horrez gain, musika emanaldiak eskainiko dituzte. Azkenik, Josep Guardiola Manchester City taldeko entrenatzaileak adierazpena irakurriko du. Guardiolak JxSi hautagaitzaren Bartzelonako zerrenda itxi zuen 2015eko hauteskundeetan.
Gaurko ekitaldiaren bidez, erakunde soberanistek eta kataluniarrek Generalitateko Gobernuari erakutsi dioten babesa irudikatu nahi dute, Puigdemontek ostiralean erreferendumaren data eta galdera jakinarazi ostean.
Puigdemont presidenteaz gain, Carme Forcadell ANCko presidente ohia eta Parlamenteko presidentea egongo da, baita Oriol Junqueras Governeko presidente ohia eta Neus Munté Presidentziako kontseilaria ere.
Jordi Sanchez ANCko presidenteak asteazkenean azaldu zuenez, "demokrata guztiei" dei egin, eta Guardiolaren parte hartzea ikur bat izan dadin lortu nahi dute.
Kontzentrazioak ordu eta erdi iraungo ditu eta jendetza espero dute; izan ere, antolakuntzak hainbat autobus prestatu ditu eremua betetzea ziurtatzeko.
ziurtatzeko.Zure interesekoa izan daiteke
Ollo: "Demokraziaren aldeko borrokan ari zen alderdi karlista baten jarraitzaileak zituzten helburu"
Lizarrako Udaleko Memoria Batzordeak ekitaldi bat antolatu du 1976ko Montejurrako gertakarien 50. urteurrenaren kariaz, eta bertan izan da Nafarroako bigarren presidenteorde eta Memoria eta Bizikidetzako kontseilari Ana Ollo.
Ernaik bukaera eman dio bere IV. kongresuari
Ezker abertzaleko gazte antolakundeak, Ernaik, Bergaran egin duen laugarren kongresuari amaiera eman dio. Bi konpromisotan berretsi dituzte bertan: gazteriarekiko konpromisoa eta Euskal Herriarekiko konpromisoa. Zentzu horretan, gazteriaren behar eta kezkak politizatu eta hauek askapen prozesura txertatzeko ardura ere hartu dute.
Berdintasuna "betebehar demokratikoa" dela defendatu du EAJk emakume jeltzaleen lana omentzeko ekitaldian
Euzko Alderdi Jeltzaleak emakume jeltzaleen lana goraipatzeko ekitaldia egin du 1922an sortutako Emakume Abertzale Batzaren urteurrenean. Bertan azpimarratu duenez, berdintasuna "ez da aukera politikoa, betebehar demokratikoa baizik".
José Luis López de Lacalle kazetaria omendu dute haren hilketaren 26. urteurrenean
Andoaingo PSE-EEk antolatutako ekitaldian, frankismoaren aurkako militante sozialista historikoa omendu dute. Jose Luis Lopez de Lacalle 2000. urtean tirokatu zuen ETAk, etxeko atarian, egunkariak erostetik zetorrenean.
Pradalesek autoritarismoaren gorakadaz ohartarazi, eta Europa "arinago eta kohesionatuago" baten alde egin du
Lehendakariaren esanetan, nazioarteko zuzenbidea eta demokrazia liberalak mehatxupean daude mundu mailako populismoaren eta autoritarismoaren gorakadaren ondorioz. Euskadik Europa federal batean ahots propioa izatea aldarrikatu du.
50 urte Montejurrako gertakarietatik: karlisten arteko talka, italiar neofaxistak eta… Estatuaren konplizitatea?
Karlismoaren barne-gatazka bat ez ezik, Montejurrako hilketen atzean botere postfrankistek bultzatutako konspirazio izan zen, eskuin-muturreko beste elementu batzuekin batera.
Gurutze Gorriak 3.121 pertsona migratzaile artatu zituen Irunen 2025ean, aurreko urtean artatutakoen erdiak
Euskadik "iparraldeko muga" dela aldarrikatu du, eta "ziurtasuna" eskatu du Europako Migrazio eta Asilo Itunaren aurrean.
Maskaren epaiketa amaituta, epaiak argitu beharko ditu zalantzak
Jose Luis Abalosek, Koldo Garciak eta Victor de Aldamak pandemia garaian maskarak erosteko bi kontratu enpresa jakin bati eta akordio "itxi eta pribilegiatu" batekin esleitzeko erakunde kriminala osatu ote zuten argitu beharko du Auzitegi Gorenak. Zalantza hori eta beste batzuk argitzeko eperik ez du izango.
Polemikak gorabehera, Lander Martinezek ez du arriskuan ikusten EAJren eta PSE-EEren arteko koalizio gobernua
Lander Martinez Sumarreko diputatuak antzerkitzat jo du EAJren eta PSE-EEren arteko azken krisia. Horren arabera, jeltzaleek erabaki dute Moncloarekin harremana tenkatzea Eusko Jaurlaritzako edo aldundietako koalizio gobernuak zalantzan jarri beharrean. "Ez dute interesik gehiengo hori galtzeko", gaineratu du.
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk zibersegurtasunari buruzko akordioa lortu dute, eta aliantzak PP haserrearazi du
Euskal Polizia modernizatzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari, ziberdelituen egungo hazkundeari eta ziberkrimenek etorkizunean ekarriko dituzten erronkei aurre egiteko.