Urriaren 1ean hauteslekuak non egongo diren jakinarazi du Puigdemontek
Kataluniako Gobernuak webgune berri bat jarri du martxan, urriaren 1eko erreferendumean hauteslekuak non egongo diren eta, beraz, herritarrek botoa non eman dezaketen jakinarazteko.
Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Twitter bidez zabaldu du atari digital horren lotura.
Guardia Zibilak erreferendumaren kontra atxiloketak eta miaketak egin eta hurrengo egunean iritsi da Kataluniako Gobernuaren iragarpena.
Puigdemontek ondoko mezua idatzi du Twitter sare sozialean duen kontuan: "Non bozkatu ahalko da datorren urriaren 1ean? Webgune honetan topatuko duzu zein hautesleku dagokizun: onvotar.garantiespelreferendum.com".
Lotura horretan klik eginda, 'Erreferenduma 2017' izeneko atarira helduko da erabiltzailea, eta 'Non bozkatu' atalean, bere NAN zenbakia, jaiotze-data eta posta kodea sartu beharko ditu, urriaren 1ean zein hauteslekutan bozkatu behar duen jakiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri