Traperok, Sanchezek eta Cuixartek bigarrenez deklaratuko dute gaur
Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen burua, Teresa Laplana Esquadra Mossoen intendentea, Jordi Sanchez ANCko presidentea eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea Auzitegi Nazionalera deklaratzera deitu dituzte berriz ere astelehen honetan, ustezko sedizio delitua ikertzeko Carmen Lamela epaileak abiatutako ikerketaren harira.
Guardia Zibilak epailearen esku utzitako datu berriek eragin dute bigarren deklarazio hau. Zehazki, Katalunian irailaren 20ean eta 21ean eta urriaren 1eko erreferendumean gertutakoaren inguruan Guardia Zibilak egindako atestatuetan bildutako datuak dira.
Lamela epaileak jada deklarazioa hartu zien urriaren 6an, baina egun horretan bertan Guardia Zibilak txosten berriak aurkeztu zituen. Horietan jasotzen denez, laurak independentziaren estrategiaren baitan Kataluniako Gobernuaren organigramako kide ziren. Guardia Zibilaren txosten horrek independentzia lortzeko bi batzorde zehazten ditu: estrategikoa (bertan egongo lirateke Sànchez eta Cuixart) eta exekutiboa (Mossoek bideratuta). Beraz, Mossoek Generalitatearen egoitzen erregistroetan eta urriaren 1eko erreferendumean izandako paperaz galdetu nahi du epaileak; Sanchezen eta Cuixarten kasuan, independentzia planaren diseinuan izandako paperaren inguruan.
Sedizio delitua
Epaileak ikertzen duen ustezko sedizio delitua irailaren 20an eta 21ean izan zen (nahiz eta atestatuan urriaren 1a jaso duten). Guardia Zibilaren arabera, Mossoen jarreran "gelditasun argia" egon zen, bai Generalitateko egoitzen miaketen kontrako mobilizazioetan eta baita erreferendumean ere. Sànchezek eta Cuixartek, berriz, "jendetza oldartu" zuten, protestara deituta, Guardia Zibilaren txostenean jasotzen denez.
Lekukoak
Sedizioa dela-eta ikertutako lau lagunekin batera, epaileak beste hiru lekuko deitu ditu deklaratzera astelehen honetan: bi guardia zibil eta miaketak deitu zituen Bartzelonako epaitegiko idazkari judiziala.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.