Colau: 'Hauteskundeek balioko dute bakarrik mehatxu barik eginez gero'
Datorren ostiralean Senatuan izango den Konstituzioaren 155. artikuluaren onarpena saihestera deitu du Ada Colau Bartzelonako alkateak, eta adierazi du irtenbide bat izan daitekeela Katalunian hauteskundeak egitea "baldin eta mehatxurik gabeko normaltasun egoera ematen bada".
"Lehenago edo beranduago hauteskundeak egin behar izango dugu, dudarik gabe, prozesu bat agortzera iritsi garelako, baina hauteskundeak berez ez dira irtenbide bat baldin eta eztabaida estrategia bati lotuta ez badatozte", esan du Colauk aldaketa klimatikoaren aurka Parisen izandako alkateen goi-bileran.
"Autogobernua interbenituta izanda, hauteskundeak egiteko egoerarik txarrena da, irregulartasun demokratikopean, tentsio eta polarizazio handiarekin, eta ez dut uste horrek ezer konponduko zukeenik", gaineratu du Bartzelonako alkateak.
"Mehatxuak mahai gainetik kendu behar dira", proposatu du, "eta, hortik aurrera, elkarrizketa eraiki, baina hori ez da erraza izango, eta epe laburrera ez dira akordioak izango".
Halaber, PSOEri Mariano Rajoyren Gobernuaren ekimena babesteko jarrera berriz hausnartzeko eskatu dio, arazoari irtenbide ematen lagunduko ez duelako, eta egoera "zaildu" besterik ez duelako egingo.
Colauk honako hitzok esan ditu PSOEri buruz: "Katalunian, pertsonek gehienok ez dugu ulertzen PSOEk nola babestu dezakeen PPren hain estrategia gogorra".
tegia gogorra".Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri