Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puigdemontek abokatua kontratatu du Belgikan, giza eskubideetan aditua

Dena dela, abokatuak ez du argitu asiloa eskatzeko kontratatu ote duen, eta "aholkulari" gisa kontratatu duela esatera mugatu da.
Paul Bekaert abokatua, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Paul Bekaert abokatua, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Carles Puigdemontek Paul Bekaert abokatu belgikarra kontratatu du. Abokatuak berak baieztatu du presidentak "aholkulari" gisa kontratatu duela.

Bekaert aditua da giza eskubideen eta asilo eskaeren kontuetan. Era berean, esperientzia du euro-agindu prozesuetan, Natividad Jauregi ETAko ustezko kidearen abokatu ere izan baitzen, eta Belgikak ez Espainiaratzea lortu zuen.

"Berekin hitz egin dut aurrez aurre. Elkarrizketa Belgikan izan da, baina ezin dut ezer gehiago esan", adierazi du abokatuak VRTn. Puigdemontek "bere interesak Belgikan defendatzeko" eskatu omen dio Bekaerti.

Bruselan

Presidentearekin batera Bruselara joandako kargugabetutako kontseilariak Joaquim Forn, Meritxell Borras, Meritxell Serret, Dolors Bassa eta Antoni Comin dira. Kataluniatik Marsellara autoz eta handik Bruselara hegazkinez joan omen dira.

Jose Manuel Maza Estatuko Fiskal Nagusiak iragarri du astelehen honetan Fiskaltzak kereila jarriko zuela Auzitegi Nazionalean, Puigdemont eta Kataluniako Gobernutik kargugabetutako kontseilarien aurka, matxinada-delituagatik, sedizioagatik eta dirua bidegabe erabiltzeagatik. Mazak hori iragarri eta ordubetera eman dute jakitera Puigdemont Bruselan dagoela.

Gaur goizean bertan, Puigdemontek Generalitatearen Jauregian hartutako bi argazki argitaratu ditu Instagram sare sozialean; ez du zehaztu, baina, noiz hartu dituen bi argazki horiek.

Kontsultatutako iturriek ez dute azaldu zer dela eta dagoen Puigdemont Bruselan; hori bai, Theo Francken Belgikako Migrazio eta Asiloko Belgikako Estatu idazkariak, N-VA alderdi independentista flandestarreko kidea bera, esan zuen igandean Twitterreko bere kontuan Puigdemontek aukera duela Belgikan “asilo politikoa” eskatzeko.

Hala ere, Belgikako Gobernu federalak eta Flandriako exekutiboak ez dute adierazpen ofizialik egin. "Zurrumurruak dira", eman dute aditzera N-VA alderditik.

Charles Michel Belgikako lehen ministroak berehala baztertu zuen aukera hori; esan zuenez, Kataluniako presidentearentzako asiloa "ez dago Belgikako Gobernuaren gai-zerrendan".

La Vanguardia egunkariaren arabera, baliteke bihar agerraldia egitea guztiek batera.

"Jazarpen seinale fidagarriak" beharrezkoak dira

Dirk Van den Bulcke Belgikako errefuxiatu eta herrigabeentzako komisario orokorrak esan duenez, beharrezkoak dira "jazarpen edo arrisku seinale fidagarriak" jatorrizko herrialdean Belgikako estatuak herritar europear bati asiloa aitortzeko.

"Jazarpen seinale fidagarrik egon behar dira, baina jazarpen kasuan ere, herrialdean babesa lortzeko ezintasuna ere beharrezkoa da", argitu du RTL telebistan.

Europar Batasuneko herritarrei asiloa emateko prozedura bat aurreikusten du Belgikak.

Atzerritarren Bulegoak jasotzen ditu eskaerak, eta Errefutxiatu eta Herrigabeentzako Komisariotza Orokorrari helarazten dizkie. Bost egun ditu helegiterik jarri ezin zaion erabakia hartzeko. "Eskatzailearen adierazpenean ez bada argi geratzen jazarpenari beldur oinarriduna diola edo kalte serioak izateko benetako arriskua duela", eskaera atzera bota dezake erakundeak.

Azken hamar urteetan, Eslovakiako eta Errumaniako ijitoen gutxiengoek prozedura hori erabili dute, baina ez dute erantzun positiborik jaso.

Lluis Llachentzat, "erbestean" dago Puigdemont

Lluis Llach kantautoreak, Junts pel Sí-ren diputatu ohiak, "erbesteratutako Kataluniako Errepublikako presidentetzat" hartu du Carles Puigdemont, eta Bruselara egindako bidaia Estatuaren aurkako "salaketa" dela esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La familia del histórico dirigente socialista asesinado por ETA Fernando Múgica ha celebrado un acto este sábado en el cementerio de Polloe de San Sebastián para conmemorar el 30 aniversario de su muerte. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ruben Mugicak "memoria galdu izana" egotzi dio Sanchezi "gaizkileen oinordekoak bazkide bihurtzeagatik"

ETAk duela 30 urte hildako Fernando Mugica Herzog buruzagi sozialistaren senitartekoek, erakundeetako ordezkariek eta PSE-EEko kideek omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian. Ekitaldian, Ruben Mugica semeak Pedro Sanchez kritikatu du "memoria galdu izana" eta "gobernuaren ekintza merkatu txiki bat bihurtu izana" egotzita. Horren ustez, "gaizkileen oinordekoak bazkide" egin ditu Sanchezek, eta ezberdin pentsatzen dutenei "faxista" deitu. Era berean, terrorismoaren biktimak berdin tratatzeko eskatu du, eta ezker abertzaleari "ezagutzen dituzten terroristen izen-abizenak jakinaraztea".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk salatu du Espainiako Estatuak ez duela oraindik aitortu Martxoaren 3an izan zuen parte-hartzea

EH Bilduk martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu duen kartelen erakusketa inauguratu du Gasteizko egoitzan. 1976ko langileen erreibindikazioek egun ere erreibindikazio izaten jarraitzen dutela salatu, eta garai hartan bezala gaur ere diktadoreak daudela esan dute, besteak beste Trump eta Milei aipatuz. Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu, eta Espainiako Gobernuari ardurak aitortzeko eskatu diote berriz ere.

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La portavoz del PNV en el Congreso, Maribel Vaquero, ha hecho declaraciones a los medios de comunicación este sábado en San Sebastián sobre asuntos de actualidad política. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juntsek ezkutu sozialaren aldeko botoa ematea espero du EAJk

Berrerorle eta etxegabetzeen inguruan EAJk Madrilen itxi dituen akordioek populismoaren aurrean politika egiteko beste modu bat badagoela erakusten dutela adierazi du Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak. Jeltzaleek moderazioa eta zentraltasuna ordezkatzen dutela esan du, eta Podemosek azkenik babes sozialaren alde bozkatuko duela jakin eta gero, Junts ezezkotik ateratzea espero duela gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X