Erantzukizunez jokatzeko eskatu du Azpiazuk, Aurrekontuak onartzeko
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak "erantzukizunez" jokatzeko deia egin die oposizioko alderdiei, 2018ko aurrekontu proiektua "ahalik eta babes zabalenarekin" onartu ahal izateko. Halaber, negoziazioaren eta itunaren aldeko aldarria egin du.
Gaur hasi dira 2018ko Aurrekontu Legearen aurreproiektua xehatzen Eusko Legebiltzarrean, eta Azpiazu sailburua izan da bere sailaren diru kontuak azaltzen lehena. Eusko Jaurlaritzak urriaren amaierako gobernu bileran onartu zuen 2018ko Aurrekontu Legearen aurreproiektua. Guztira, 11.486,4 milioi eurokoa izango da, 2017koa baino % 3,9 handiagoa (426 milioi gehiago).
EAJ eta PSE-EEk osatutako gobernu koalizioak ez du gehiengorik Eusko Legebiltzarrean eta, beraz, oposizioaren beharra du kontuak aurrera ateratzeko. Egoera horren aurrean, "erantzukizunez" jokatzeko eskatu die Azpiazu sailburuak oposizioko alderdiei. Haren hitzetan, aurrekontu proiektua "gutxiegi" izan badaiteke ere, jendartearentzat ona da.
Azpiazuk nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak kontuak aurreikusitako epeetan "negoziatu, itundu eta onartu" nahi ditu. Iazko aurrekontuetarako PPrekin lorturiko akordioak "primeran" funtzionatu duela nabarmendu ostean adierazi duenez, beste akordio batek ere horrek bezain ondo funtzionatu dezake.
Sailburuak ohartarazi duenez, aurtengo aurrekontuak luzatu behar izateak "kudeaketa eta politika" arloko arazo bat eragingo luke, baina horrez gain, aurreikusitako inbertsioak egitea eragotziko luke.
EH Bilduko Leire Pinedo legebiltzarkideak sailburuari erantzun dio esanez koalizioak beti jokatu izan duela erantzukizunez. Haren hitzetan, Aurrekontuak luzatu behar balira ere, badira horiek diru gehiagoz hornitzeko mekanismoak, eta Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontu proiektuak diru-sarreren alorrean gabeziak dituela azpimarratu du.
Julen Bollain Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidearen iritziz, Azpiazuren iragarpena "katastrofista" da; hain zuzen ere, oraindik negoziazioak hasi ez direlako. Dena den, onartu du aurrekontu proiektuan eragiteko "tarte gutxi" dagoela eta diru-sarrera handiagoak behar direla.
Azkenik, Anton Damboreneak PPko legebiltzarkideak ziurtatu du haren alderdia negoziatzeko eta akordioak lortzeko prest dagoela eta ukatu egin du betorik jarri izana. Gaineratu duenez, popularrei egotzi nahi diete aurrekonturik ez izatearen "errua".
Funtzionarioen soldata igoera
Bestalde, Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernurako sailburuak argitu duenez, Euskadiko ia 700.000 funtzionarioen soldata igoera (% 1,5) ez da urtarrilean aplikatuko, “aurrerago baizik, ekitaldiaren barruan, 2017an egin bezala”; izan ere, “soldata igoera egiteko oinarrizko arauaren zain daude”.
“Igoera behin-behineko eta aldi baterako izaerarekin eginda dago, baina Estatuaren oinarriko legeak baimendu behar du”, errepikatu du Erkorekak.
Erkorekak Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordean agerraldia egin du gaur, Gobernantza Publiko eta Autogobernurako Sailaren 2018ko Aurrekontu Egitasmoa aurkezteko. 118.664.000 eurokoa izango da, 2017an baino ia % 5 gehiago.
Lehendakaritzako aurrekontuaren % 73 Lankidetza Agentziara eta Berrikuntza Funtsera bideratuko dute
Lehendakaritza arloko aurrekontu proiektuak 117,5 milioi euro aurreikusten ditu, horietako % 73 Lankidetza Agentziara eta Berrikuntza Funtsera bideratuko dituzte.
Jesus Peña Presidentzia idazkari nagusiak, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza idazkariak, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Paul Ortega Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariak aurrekontu aurreikuspenak aurkeztu dituzte Ogasun Batzordean.
Poliziaren biktimen legea garatzeko eta indarrean jartzeko 1,4 milioi euroko aurrekontu-saila jasotzen du egitasmoak, nahiz eta Mariano Rajoyren Gobernuak auzitara eraman, Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea jarrita.
240,6 milioi trenbideetarako, 192,2 milioi I+G+Brako eta 103,6 milioi industriarako
Ekonomi Garapenerako eta Azpiegituretarako Sailak 240,6 milioi euro bideratuko ditu trenbidetara 2018an, beste 192,2 milioi I+G+Bra (Teknologia, Nekazaritza eta Arrantza I+G,Agenda Digitala eta Berrikuntza) eta 103,6 milioi industriari laguntzeko. Gainera, EAEko enpresaren internazionalizazioa bultzatzeko 22,6 aurreikusi dituzte.
Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituretarako sailburuak Eusko Legebiltzarrean jakitera eman duenez, Sailak 727,6 milioi euroko aurrekontua izango du.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.