Marimar Blanco: 'Frantziak ez du aldatu ETAko presoekiko politika'
Marimar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak esan du Frantziak ez duela aldatu ETAko presoekiko politika, horiek Eusal Herriko espetxeetara gerturatzeko.
Blanco Frantziako Justizia Ministerioko goi-kargudunekin bildu da gaur, Parisen. Horren esanetan, "legea berdina da", baina ETAko presoek "jarrera aldatu" dute. Horregatik, Frantzia "banan-banan" ari da horien gerturatze eskaerak aztertzen.
Horren ildotik, Helene Davo Justizia Ministerioko zuzendariordeak "lasaitu" egin du PPko diputatua, eta presoen gerturatzea ez dela "orokorra" izango zehaztu dio.
Blancok azaldu duenez, Frantzian gerturatzea eskatzeko ez daude Espainian existitzen diren baldintzak, hots, "ETAz bereiztea eta barkamena eskatzea".
Davok eman dizkion datuen arabera, orain arte 15 presok egin dute gerturatze eskaera, baina Parisek "marra gorriei eutsiko die": "odol deliturik ez izatea, Espainiako Justiziarekin auzirik zabalik ez izatea eta kondena betetzeko zorian egotea".
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri