Biurrun: 'Inork eskatu ez diona ebatzi du Konstituzionalak'
Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaileak Euskadi Irratian esan duenez, "oso modu bitxian" hartu du erabakia Auzitegi Konstituzionalak, "inork eskatu ez diona ebatzi" duelako.
"Ez du ebazten benetan errekurtsoa onargarria den edo ez, eta ebazten duena da inork eskatu ez diona. Inork ez dio eskatu Konstituzionalari horrelako kautelazko neurria. Oso modu bitxian erantzun du Auzitegi Konstituzionalak", esan du.
Biurrunek uste du, egoera honetara iritsita, Puigdemontek bere burua Pablo Llarena epailearen aurrean aurkeztuko balu, horrek emango liokela aukera inbestidura saiora joateko. "Horretarako badira aurrekari batzuk. Konstituzionalak baldintza hori jarri du, Puigdemont derrigortzen du epailearen aurrean aurkeztera, inbestidurara joan aurretik", gehitu du.
Martin Aranburu Artur Mas Generalitateko presidentea izandakoaren aholkulariak ere hitz egin du gaiaz, Radio Euskadin. Horren hitzetan, Konstituzionalak Puigdemonten inbestiduraren inguruan hartutako erabakiaren ondoren, egoera bideratzeko "irteera egingarriena" beste presidentegai bat izendatzea litzateke. Katalunian legealdi berri bati ekiteko bidea "ireki" du Kontsituzionalak, Aranbururen arabera.
Erabakia, aho batez
Auzitegi Konstituzionalak, atzo, aho batez ebatzi zuenez, asteartean Kataluniako Parlamentuan izango den inbestidura-saioa baliogabetuko du, baldin eta saioan ez dagoen presidentegai bat izendatzen saiatzen badira; hau da, Konstituzionalak galarazi egin du Puigdemonten inbestidura telematikoa. Beraz, Puigdemontek Bruselatik itzuli beharko luke, inbestidura-saioan egon ahal izateko. Gogoan izan behar da Puigdemont atxilotzeko agindua emanda daukala Pablo Llarena epaileak.
Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Espainiako Gobernuak bi ekintza zehatzen aurka jarritako helegitea tramitean onartu ala ez erabaki aurretiko kautelazko neurria izango litzateke Konstituzionalak erabakitakoa: Roger Torrent Parlamenteko presidenteak urtarrilaren 22an egindako inbestidura-deialdia, eta Puigdemonten presidente izendatzeko datorren astearterako iragarritako inbestidura-bilkura.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.