Llarena epaileak Joaquim Forni ukatu dio berriro askatasuna
Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak ostiral honetan berriro ukatu dio Joaquim Forni askatasuna. Kataluniako Barne kontseilari ohia espetxean dago joan den azaroaren 2tik. Kataluniako independentziaren auzia epaitzen duen epaileak askatasuna ukatzen dion bigarren aldia da.
Epaileak emandako autoan, atzera bota du urtarrilaren 12an kontseilari ohiak egindako askatasun eskaera, Llarena epailearen aurrean deklaratu eta egun bat beranduago, hain zuzen. Deklarazio horretan, Kataluniako independentziaren aldebakarreko prozesutik aldendu zen Forn.
Halaber, Fornek joan den urtarrilaren 23an diputatu eserlekuari uko egin zion.
Epaileak ez ditu Fornen argudioak sinetsi eta emandako autoan azaldu duenez, delitua errepikatzeko arriskua dago oraindik.
Llarenaren ustez, urriaren bateko erreferendumean Esquadra Mossoek izandako moteltasunean Barne kontseilari ohiak balizko erantzukizuna izan zuela argi utzi du orain arteko jardunbidearen bideratzeak. Horretarako, epailea Diego Perez de los Cobos koronelaren eta erreferendumean Mossoen, Poliziaren eta Guardia Zibilaren koordinatzailearen adierazpenetan oinarritzen da.
Llarenak gogoratu duenez, Forn kontseilari izendatu zuten independentziaren aldeko aldebakarreko prozesuarekin ados ez zeuden beste batzuek Gobernua utzi zutenean, hori baita aste honetan Jordi Jane, Neus Munte, Meritxell Ruiz eta Jordi Baiget kontseilari ohiek Gorenean adierazitakoa.
Fornek "17.000 agenteren jokabidea bere asmoekin bat egiteko" hartu zuen kargua.
Halaber, "herritarren artean errebolta pizteko eta indarkeriarekin lotutako testuinguruan lagundu" zuela uste du epaileak.
Era berean, Barne kontseilaria Mossoengan zuen botere politikoaz baliatu zela uste du erreferendumean arrakasta lortzeko eta epaileen ebazpenen betearazpena saihestuz.
pena saihestuz.Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri