Biktimei eta presoei buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Baionan eta Biarritzen
Datorren apirilaren 8an urtebete izango da ETA behin betiko armagabetu zela. Hori dela eta, Bakegileek eta Bake Bidea elkarteak biktimei eta presoei buruzko jardunaldiak antolatu dituzte apirilaren 6tik 8ra bitartean, Baionan eta Biarritzen.
Apirilaren 6an, Baionako Komertzio Ganberan, biktimen gaia aztertuko dute; apirilaren 7an, Biarritzen, presoen auziaz arituko dira; eta apirilaren 8an, Koldobika Jauregiren 'Aizkora eta arbola' obra inauguratuko dute Baionan.
Mixel Berhokoirigoin bakegileak esan du ETAk armak entregatu zituenetik bide "luzea eta zaila" ireki dela eta bide horretan "iraganeko inertziak" gainditzea ezinbestekoa izan dela.
Testuinguru horretan kokatu du azken asteetan Frantziako Estatuak bost euskal preso Mont-de-Marsan espetxera hurbildu izana. Hurbilketa gehiago izango direla erantsi du, baina xehetasun gehiagorik eman gabe.
Alabaina, azken urtean "berri txarrak" ere izan direla gogoratu du: Frantziak Jon Paroti baldintzapeko askatasuna ukatu izana edota Espainiako Gobernuak presoak Euskal Herrira hurbiltzea baztertu izana.
Nolanahi ere, eurak Frantziako Gobernuarekin elkarlanean jarraituko dutela esan du eta, hala eginez gero, azkenean, Espainiako Gobernuak berak ere jarrera aldatuko duela ziur agertu da.
Antzeko adierazpenak egin du Jean Rene Etchegaray Ipar Euskal Herriko Elkargoaren presidenteak. "Frantzia bezala, Espainia ere Europar Batasuneko kidea da eta, ondorioz, ez litzateke arraroa izango espetxe-politika aldatzea erabakitzea", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri