Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniako kontseilariek kargua hartzean, Espainiako Gobernuak 155a indargabetuko du

Mariano Rajoyren Gobernuak uste du bere jarrera "irmoak" eraman duela Quim Torra kontseilari berriak izendatzera.
Mariano Rajoy. Artxiboko argazkia: EFE

Kataluniako kontseilariek kargua hartu eta Gobernu berria osatuta dagoenean Espainiako Gobernuak 155. artikulua indargabetuko duela iragarri du Rafael Catala Justizia ministroak, Quim Torrak kontseilariak aldatu dituela jakin eta gero.

Kongresuko pasilloetan egindako adierazpenetan, Catalak gogoratu du hainbat aldiz eskatu diotela Torrari "kargu har zezaketen" kontseilariak aukeratu zitzala.

"Orain kargua hartu behar dute eta kudeaketa Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuaren baitan egin, normaltasun demokratikoa lehenbailehen berreskuratzeko", erantsi du.

Espainiako Gobernuak  uste du "legedia defendatzeko" erakutsi duen "irmotasun jarrerak" eraman duela Quim Torra kontseilari kargurako hautagai berriak izendatzera.

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibone Bengoetxea: "Europa ezin da eraiki bere aniztasuna ukatuz"

Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu du euskara hizkuntza bizia dela, euskal herritarrena eta Europako ondarearen zati bat, eta gogorarazi du Europa ezin dela eraiki bere aniztasuna ukatuz. Hala, berretsi du Europan euskararen ofizialtasuna lortzeko Jaurlaritzak esparru guztietan lan egiten jarraitzeko borondate irmoa duela, eta inplikatutako erakunde guztien ahalegin diplomatikoa eskertu du.

Gehiago kargatu