Autogobernuari buruzko txostena aberasteko herritarren ekarpenak jasotzen hasi dira
Eusko Legebiltzarreko autogobernu batzordean lantzen ari diren eztabaidari ekarpenak egiteko asmoz, 200 bat herritar bildu dira larunbat honetan EAEko hiriburutan, Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Legebiltzarrak sustatutako foroetan. Herritar parte-hartzaileek hiru abiapuntu dituzte aztergai: erabakitzeko eskubidea, autogobernua eta elkarbizitzarako oinarriak.
Donostian, esaterako, ideologia, iritzi eta adin desberdineko 45 bat lagun bildu dira, Eureka zientzia museoan. Hiru talde osatu dituzte, eta honako galdera hauei erantzun behar izan diete: "subjektu politiko bezala nola sentitzen zara? Nazio, estatu, erkidego bateko kide?", "herritarrok zein eskubide eta betebehar izan behar ditugu elkarbizitza sendo bat izateko?", eta "autogobernuari lotuta, zein harreman nahi ditugu inguruko lurraldeekin eta nola ulertzen dugu erabakitze eskubidea?".
Parte-hartzaileek jarrera irekia azaldu dute, erakutsiz etorkizunari buruzko eztabaida ez dela politikariena bakarrik, gizarte osoarena baizik.
Beatriz Akizu Eusko Ikaskuntzako bozeramaileak adierazi duenez, "hemen jaso dugun guztia txosten batera eramango dugu eta irailaren 30a baino lehenago, hor baitaukagu data-muga, autogobernuaren batzorde-txostengileari emango diogu", bertan egiten ari diren txostena aberasteko asmoz. Izan ere, ekimen horrek beste helburu bat izan du, hala nola, herritarren artean kultura politiko berria bultzatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.