Valentziako Gurtel atala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Campsen Alderdi Popularrak Gurteli egindako esleipenak ikertzeko agindu dute

Auzitegi Nazionalak "Orange Market" ikerketa berriro zabaltzea agindu du, PPk enpresa horri egindako esleipenak Francisco Camps Valentziako presidente ohiaren aginduz izan zirela jakin ostean.
Francisco Camps. Argazkia: EFE.
Francisco Camps. Argazkia: EFE.

PPren finantziazio irregularraren harira, Valentziako Generalitateak "Orange Market" Gurtel auziko enpresetako bati egindako esleipenen ikerketa berriro zabaltzea agindu du Auzitegi Nazionalak, esleipen horiek nork agindu zituen argitzeko, Francisco Correak, Ricardo Costak eta Alvaro Perez 'el bigotes'ek Francisco Camps Valentziako presidente ohiari egotzi baitzizkioten dohaintza horiek agindu izana.

Ustelkeriari aurre egiteko Fiskaltzaren eskaria onartu eta gaur (osteguna) hartu du erabakia Zigor Arloko Bigarren Sekzioak. Ondorioz, Jose de la Mata Gurtel auziko epaileari itzuliko diote Valentziako Generalitateak Gurteli egindako kontratazioen inguruko atala, epaiketarako dataren zain baitzegoen.

Dolors Ibars Valentziako Generalitatearen Sustapen Instituzionalerako zuzendari orokorrak Correa taldeari kontratuak esleitzeko ustez jasotako aginduak ikertzeko eskatu zuen Fiskaltzak, horietan prebarikazio delitua izan litekeelako.

Fiskaltzaren txostenaren arabera, agindu horiek Valentziako Gobernuko Presidentetzak ematen zituen, eta garai hartan Francisco Camps zen presidente. 2004 eta 2009 artean egindako esleipenak Campsen aginduz egin zirela frogatzen bada, prebarikazio delituengatik epaituko dute.

PPren finantziazio irregularraren epaiketan Ricardo Costak jakitera eman zuenez, hauteskunde kanpainarako enpresariek ordaindutako osagarriak (su artifizialak eta musika talde bat) kontratatu zituen Campsek, eta 120.000 euro ordaindu zituzten guztira horiengatik. Ricardo Costari lau urteko kartzela-zigorra egotzi zioten delitu horrengatik.

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X