Nafarroako motibazio politikoko biktimen legea izapidetu du Parlamentuak
Nafarroako Parlamentuak motibazio politikoko biktimen legea izapidetu du ostegun honetan Gobernuko lau alderdien aldeko botoekin. UPN eta PP alderdiek ezezko botoa eman dute, eta PSN abstenitu egin da.
2015ean, Foru Parlamentuak beste lege bat onartu zuen, baina Auzitegi Konstituzionalak baliorik gabe utzi zuen. Horren ondorik egin dute arau berria.
Lege honek orain arte "ahaztuta" egon diren biktimak aitortzeko, gertatutakoa ikertzeko eta, ahal den neurrian, egindako kaltea ordaintzeko balioko duela esan du Marisa Simon Ezkerrako parlamentariak.
"Gertatu berri den historia hobeto ezagutzeko eta memoria demokratikoan urratsak emateko asmoa ere badu legeak", erantsi du.
"Motibazio politikoko biktimek ez dute justiziarik izan hamarkada luzetan, eta Nafarroako Parlamentuak hori zuzendu nahi du", adierazi du.
"Legeak ez du xede zigortzailerik eta prozedura eta ebazpen judizialak errespetatzen ditu, Ganbera honek ez dituelako botere judizialari dagozkion eskumenak", azaldu du.
Arauaren helburua motibazio politikoko indarkeriari "zilegitasuna kentzea" dela azpimarratu du, "mendekurik gabe eta berriro gertatu ez dadin". Jarraian German Rodriguez, Mikel Zabalza edo Jose Luis Canoren hilketak ekarri ditu gogora.
Biktima horiekiko "zor historiko" bat dagoela eta egoera horri irtenbidea bilatzea ezinbestekoa dela gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitzarako sarbidea bermatzeko, etxebizitza-parke publiko handi bat behar dela ohartarazi du Viterok
Etxebizitzaren krisiari eta garaiko behar handiei erantzuteko lanean jarraitzeko konpromisoa agertu du EH Bilduk. "Bat Egin Eguna" ospatu dute gaur Gasteizen, Aihotz plazan eta inguruetan.
Euskal sozialistek askatasuna eta berdintasuna defendatzen jarraituko dutela ziurtatu du Anduezak
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Fernando Buesaren irudia aldarrikatu du larunbat honetan, ETAk hildako buruzagi sozialistaren omenez egindako ekitaldian. Anduezak adierazi duenez, ez nazionalistek ez eskuinak ez ultraeskuinak ez dute eragotziko euskal sozialistek askatasuna eta berdintasuna defendatzen jarraitzea.
Tellado, EAJri: "Edo Sanchezekin egon eta mafia boterean mantendu, edo aldaketa babestu"
"Pedro Sanchezekin egotea edo demokraziarekin egotea" aukeratzeko eskatu die Miguel Tellado PPko idazkari nagusiak alderdi jeltzaleari eta PSOE Espainiako Gobernura iristea ahalbidetu zuten gainerako alderdiei. "Ez dago beste aukerarik", ziurtatu du.
Estebanek kritikatu egin du PPk erantzukizuna eskatzea, jarrera "arduragabea" duen bitartean
Aitor Esteban EBBko presidenteak erantzukizuna eskatzea aurpegiratu dio PPri, bere ustez, Voxen planteamenduei mesede egiten dien bitartean, zatiketa soziala sustatzen duen bitartean eta autogobernuarekiko etengabeko konfrontazio eta kritika jarrera mantentzen duen bitartean. Era berean, uste du Sanchezek ez lukeela ekainaren 24ra arte itxaron behar azalpenak emateko, eta, gainera, Europako bilerarekin nahasteko.
Chivitek iragarri du berriro aurkeztuko dela Nafarroako hauteskundeetara
Nafarroako Alderdi Sozialistaren Lurralde Batzordean egin du iragarpena Nafarroako presidenteak, "Alderdi Sozialistan sinesten jarraitzen dudalako".
Zupiriak ohartarazi du sektore batzuek Polizia erabiliko dutela liskarretan aitzakia gisa uda honetan
Larunbatean Loiuko aireportuan izandako istiluei buruz EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez esan du hori Zupiria sailburuak.
Koalizio gobernuaren aurkako "ofentsiba" argia da, Lander Martinezen arabera, baina informazio "larria" ere atera dela onartu du
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Lander Martinez Sumarreko Bizkaiko diputatuak zalantzan jarri du EAJk hauteskunde orokorrak aurreratzeko egin duen eskaera Aitor Esteban EBBko presidenteak planteatutakoa bezain "gogorra eta zuzena" den.
UPNk salaketa aurkeztu du Espainiako Futbol Federazioaren aurrean, Euskal Herriko mapa daraman Athleticen kamiseta berria dela eta
Alderdi erregionalistak neurriak hartzeko galdegin dio Lehiaketa Batzordeari, eta eragotz dezala lehiaketa ofizialetan elastiko hori erabiltzea. Ohartarazi duenez, bide judizial guztiak agortzeko prest dago.
Euskararen biziberritzeak behar duen "paradigma gaurkotua elkarrekin" eraikitzeko deia egin du Pradalesek
Euskararen Aholku Batzordearen bilera zuzendu du gaur arratsaldean Imanol Pradales lehendakariak, Ibone Bengoetxea lehenengo lehendakariorde eta Hizkuntza eta Politikako sailburuarekin batera. "Euskararen etorkizunak kohesio soziala, aliantza berriak eta adostasun zabalak" behar dituela nabarmendu du.
Sanchezek Kongresuan agerraldia egitea eskatu du, azken ikerketa judizialen ostean
Ekainaren 24an izango litzateke azalpenak emateko saio hori, Kontseilu Europarraren hurrengo bileran parte hartu eta gero. Erabaki hau hartu du, PSOEri eragin dioten azken erabaki judizialen ondoren, oposizioak eta Gobernuko kideek azalpenak eta hauteskundeak aurreratzea eskatu dutelako.