PSNren jarrera giltzarri izango da Nafarroako udal nagusietan
PSNren jarrera giltzarri izango da datorren ekainaren 15ean udalak osatzen direnean. Tuteran eta Altsasun argi dago nor izango den alkate, batean Navarra Sumak eta bestean Geroa Baik gehiengo osoa lortu baitute. Tafallan, berriz, independenteek izango dute giltza.
Hala, Tuteran ez da ezustekorik izango ekainaren 15ean. Navarra Sumak Udaleko 21 zinegotzitatik 11 eskuratu zituen eta Alejandro Toquero izango da alkate berria. Azken legegintzaldian Izquierda-Ezkerrako Eneko Larrarte izan da kargu horretan.
Altsasun, karguan errepikatuko du Javier Ollo egungo alkateak, Geroa Baik 13 zinegotzitatik 10 eskuratu ostean. Gainontzeko 3 zinegotziak EH Bildurenak izango dira.
Guztia kolokan dago, berriz, Nafarroako beste hainbat udaletan. Esate baterako: Iruñean, Lizarran, Burlatan, Eguesen edo Tafallan. Hautagairen batek gehiengo absolutua lor dezan akordiorik ez badago, zerrendarik bozkatueneko buruak aginduko du ekainaren 15etik aurrera, eta kasu horietan denetan Navarra Suma da zerrendarik bozkatuena.
Iruñean, Navarra Suma gehiengo osoa izateko 339 botoren faltan geratu zen maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan, eta Udaleko 27 zinegotzitatik 13 lortu zituen. Kopuru horiek ikusita, Enrique Maya hautagaia "erabat babestuta" sentitzen da alkate izateko.
Egun funtziotan den Joseba Asiron (EH Bildu) alkateak ere bere burua aurkeztu du, ordea, "ezkerreko eta progresista" izango den udal-gobernua gidatzeko, baina PSNren botoak behar ditu hori lortzeko.
Lizarran, Navarra Sumak 17 zinegotzitatik 7 lortu zituen eta horien atzetik geratu ziren EH Bildu 6 zinegotzirekin, PSN 3rekin eta Geroa Bai 1ekin. Azken legegintzaldian EH Bilduko Koldo Leoz izan da alkatea, baina hala izaten jarraitzeko sozialisten babesa behar du. Bestela, Navarra Sumako Gonzalo Fuentes izango da alkate.
Barañaingo Udalak 21 zinegotzi ditu eta Navarra Sumak 8 eskuratu zituen azken hauteskundeetan. Alkatetza EH Bilduko Oihane Indakoetxearena izan da azken lau urteetan, baina hauteskundeen ostean laukoak gehiengoa galdu du, eta PSNrekin akordiorik egin ezean, Navarra Sumako Maria Lecumberri izango da alkate berria.
Burlatan, berriz, Navarra Sumako Ana Gongora izango da hurrengo alkatea, beste alderdiek bat egiten ez badute (EH Bilduk, CB-BAk, Podemosek eta Geroa Baik) PSNrekin. Udalak dituen 17 zinegotzitatik 5 lortu zituen Navarra Sumak.
Azken legegintzaldian "Burlata aldatuz" (Geroa Bai eta Podemos) koalizioa izan da agintean eta Txema Noval izan da alkate, baina sigla hori 5 zinegotzitatik 2ra jaitsi da. Bi alderdiak aparte aurkeztu ziren M26ko hauteskundeetan eta zinegotzi bana eskuratu zuten.
Egues Ibarrean ere kolokan dago Jose Alfonso Etxeberria Geroa Baiko hautagaiaren Alkatetza. Navarra Sumak 21 zinegotzitzatik 9 eskuratu ditu eta laukoak gehiengo galdu duenez, PSNren babesa behar dute Alkatetzari eusteko. Akordiorik egongo ez balit, 24 urteko Amaia Larraya (Navarra Suma) izango litzateke hurrengo alkatea.
Tafallan egoera berezia dute. Navarra Sumak irabazi zituen hauteskundeak 17 zinegotzitatik 5 eskuratuz, baina EH Bilduk baino 5 boto gehiagogatik bakarrik. Hala, kolizio abertzaleak ere 5 zinegotzi ditu. Arturo Goldaracena EH Bilduko hautagaia izan da azken urteetan alkate.
Kasu honetan, ez dute PSNren babesa behar, EH Bilduk, I-Ek eta Geroa Baik Iniciativa por Tafalla independenteekin akordioa egingo balute, alkatetzari eutsiko liokete, eta bestela, Navarra Sumako Amaya Orduña izango litzateke alkate.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua, Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elkarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.