Maya: 'Chivitek azaldu dezala Navarra Sumari jarritako marra gorria zein den'
Enrique Maya Iruñeko Navarra Sumako (NA+) alkateak ez du ulertzen, bere esanetan, Maria Chivitek (PSN) haren alderdiari ezarri dion "marra gorria", eta azalpenak eskatu dizkio: "ETAren indarkeria ez gaitzesteagatik EH Bilduri marra gorria ezarri badio, azaldu dezala Navarra Sumari jarritako marra gorriak zeri erantzuten dion. Iraina deritzot EH Bildu eta Navarra Suma balantza berean jartzeari". Mayaren hitzetan, Foru Erkidegoko boto-emaile gehienek, laukoak ez bezala, aldaketaren alde bozkatuko dute (Navarra Sumak eta PSNk Nafarroako Parlamentuko eserlekuen % 60 eskuratu dituzte, 50 legebiltzarkideetatik 31). Dena den, Mayak ez du ezer egintzat ematen: "Espainian hauteskundeak errepikatzeak eragina izan dezake Nafarroan".
Iruñeko Udalari dagokionez, Maite Esporrin Iruñeko PSNko buruzagiak Maya ez babesteko erabakia errespetatzen duela adierazi du, ez delako bi aldeen arteko "aurretiazko akordiorik egon" bera alkate izendatzeko.
Atzoko Iruñeko osoko bilkurak soldatak % 4 igotzea onartu zuela eta, erabaki horren alde egin du Mayak. Horren iritziz, lauko gobernuaren aurretik, duela bi legealdi, zeuden soldatak lehengoratu dituzte. 67.000 euro irabaztea ez zaio neurrigabea iruditzen: "Udalen federazioak Iruñeko kasuan 80.000 euroko soldata aipatzen zuen, tamainagatik. Zifra horren azpitik gaude". Gainera, Donostiako edo Gasteizko zinegotzi ordezkari batek baino diru gutxiago irabaziko duela erantsi du.
Bestalde, sanferminetako txupinazoan tamaina handiko pankartak sartzeko debekua hizpide, ez dela ikurrinari jarritako beto bat izan adierazi du, eta Iruñeko Armada etorbideari berriro ere izena lehengoratu izana herritarren gehiengoak ulertzen duela esan du.
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du
Zure interesekoa izan daiteke
Alfredo de Miguel Arabako EAJren buruzagi ohiak hirugarren gradua lortu du
Euskadin izandako ustelkeria sare handienaren buruak hirugarren gradua lortu du, urtebete eta erdi espetxean eman ostean (12 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten). Baimen horri esker, astelehenetik ostegunera espetxetik aterako da lan egiteko, eta bertara itzuliko da lo egitera.
GOIDIaren kudeaketan erantzukizunik ez hartzea egotzi dio Feijook Espainiako Gobernuari: "Larrialdi nazionala ezarri behar zuen"
PPren presidenteak Kongresuko ikerketa batzordearen aurrean nabarmendu duenez, administrazio bakar batek ere ez zuen egin behar beste egin goialdeko depresioaren ondoren. Halaber, Jucarreko Konfederazio Hidrografikoa (CHJ) jo du tragediaren "arduradun nagusi" gisa.
Pradalesek barkamena eskatu du iraungitako txertoengatik eta hitzeman du "erantzukizuna" norena den argitu egingo dela
Lehendakariak bere esku dagoen guztia egingo duela agindu du, "horrelako egoera bat berriro gerta ez dadin" eta "beharrezkoa balitz, erantzukizunak argitzeko".
Gorenak Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Abalos, Cerdan eta Garciaren gaineko ikerketaren zati bat
Ministro ohiak diputatu aktari utzi ostean, hura ikertzeko eskumenik ez duela iragarri du Gorenak. Koldo auziaren pieza nagusiak, baina, haren esku jarraitzen du.
EAJ "antifaxisten kontrako kriminalizazio kanpaina" egiten ari da, Gazte Koordinadora Sozialistaren aburuz
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Joanex Artola GKSko kideak adierazi duenez, falangistak Gasteizko kaleetan egon izana EAJren "ardura izan zen, eta hori ezkutatzeko estrategiatzat" jo du "antifaxistak kriminalizatzeko kanpaina".
Zaldibarko EH Bilduk babes osoa agertu dio Arantza Baigorri alkate ohiari, eta "inpartzialtasuna" eskatu du
EH Bilduren esanetan, "lurralde antolamenduarekin lotutako auzi honek ez du zabortegiaren amiltzearekin zerikusirik". Horren ustez, "amiltzearekin lotzeko saiakerek desitxuratzea dute helburu eta erabat lekuz kanpo daude".
Andueza "espainolistatzat" jo du Arrizabalagak, Pasaiako portuaren aferagatik EAJk eta PSEk duten sesioan
PSE-EEko idazkari nagusiak joan zen ostiralean adierazi zuenez, "EAJk Pasaiako portua lehiaketako elitetik atera nahi du, hiruzpalau maila azpitik joka dezan".
San Sebastian egunean ETAko bi preso ohiri egindako "ongietorria" salatu du Covitek
Terrorismoaren biktimen elkartearen arabera, 2022tik izan den lehen ongietorri publikoa da.
Sanchezek nabarmendu du "pentsioak bai ala bai igoko" direla, "PPren babesarekin edo babesik gabe"
Exekutiboak gaur arratsaldean ekingo die berriro talde parlamentarioekin elkarrizketei, Kongresuak 'omnibus dekretua' bertan behera utzi eta egun batzuetara.
GKSk milaka gazte mobilizatu ditu Bilbon eta Iruñean, "faxismoaren aurka"
"Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka" lelopean manifestazio jendetsuak egin dira bi hiriburuetan. Dozenaka bandera gorri eraman dituzte bertaratuek eta faxismoaren zein inperialismoaren kontrako oihuak bota dituzte.