HEZKUNTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ordezkagune sistema bertan behera uzteko eskatuko dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari

EAEko hezkuntza sare publikoko irakasleen ordezkapenak kudeatzeko online plataforman izaten ari diren arazo 'larriak' salatu ditu koalizioak.
Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkidea, artxiboko irudi batean
Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkidea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EAEko hezkuntza sare publikoko irakasleen ordezkapenak kudeatzeko plataforma berria, Ordezkagune deitzen dena, behin-behinean bertan behera uzteko eskatuko dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari, harik eta sistema berrian izaten ari diren funtzionamendu arazo "larriak" konpondu arte.

Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak gaur goizean Eusko Legebiltzarrean eskainitako prentsaurrekoan iragarri du albistea. Haren esanetan, bere taldeak ekimen bat erregistratuko du Gasteizko Ganberan, Ordezkagune sistemako akatsak konpondu arte behin-behinean bertan behera uztea Eusko Jaurlaritzari eskatzeko.

Halaber, sisteman izan diren akatsak "identifikatzeko eta zenbatzeko" galdegingo dio koalizio abertzaleak Jaurlaritzari, kaltetutako irakasleei "konpentsazio mekanismoak" eskaintzeko.

EH Bilduko ordezkariaren esanetan, egoera hobetzetik urrun, "okerrera" egiten ari da. "Hau txapuza bat da; egoera jasanezina bihurtzen ari da", ohartarazi du.

Ordezkagune sistema 2019-2020 ikasturtean jarri dute martxan lehen aldiz.

Sindikatuek Ordezkagune sistemaren funtzionamendu arazo larriak salatu dituzte. Orain, EH Bilduk bat egin du salaketarekin. Koalizioak gaineratu duenez, Ordezkagunerekin izaten ari diren arazoak tarteko, azken urteotako ikasturte hasiera "kaotikoena" izaten ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Parlamentuak Accionaren presidentearen kontra egin du, Belateko ikerketa batzordean ez baita agertu

Jose Antonio Entrecanales Accionaren presidentea bi aldiz deitu dute ikerketa batzordera, baina bi-bietan ordezkariak bidali ditu. Irati Jimenez ikerketa batzordearen presidentearen esanetan, Entrecanales bera deitu dute eta ez Acciona enpresa (pertsona juridiko gisa), eta desobedientzia delitua egin duelakoan Fiskaltzari jakinaraztea erabaki du batzordeak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X