EAren primarioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eba Blancok EAko idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu du

Kazetaria eta itzultzailea da, eta, 2012tik, baita EH Bilduko legebiltzarkidea ere. Urriaren 25ean, alderdiak primarioak egingo ditu, Pello Urizarren ondorengoa hautatzeko.
Eba Blanco de Angulo. Artxiboko argazkia: EH Bildu
Eba Blanco de Angulo. Artxiboko argazkia: EH Bildu

Eba Blanco EH Bilduko legebiltzarkideak Eusko Alkartasunaren (EA) idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu du, horretarako beharrezkoak diren 50 bermeak lortu ostean, alderdiko iturriek jakitera eman dutenez.

Horrela, Maiorga Ramirez Nafarroako Parlamentuko EH Bilduko parlamentariarekin lehiatuko da Blanco. Ramirezek, asteazkenean iragarri zuen EAko buru izateko hautagai izango dela, Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiaren babesa jaso ostean.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Blancok esan du barne-eztabaida nagusi den honetan EAren proiektua "sendotzeko" unea dela. Bere iritziz, EH Bilduri "ekarpen handia" egin diezaiokeen alderdia da, eta "etorkizun" handia duela azpimarratu du.

"Ezin da ukatu. Egoera zailean gaude, eta uste dut alderdi hau premiaz kohesionatu behar dugula, denok zentzu berean lan egiteko. Ziur naiz afiliatuen % 100ek uste dutela EA indartsu baten alde lan egin behar dela", esan du Blancok. Ildo horretatik, "ilusioz" baina baita "kezkatuta" ere dagoela esan du. "Ukaezina da alderdiaren alde lan egiteko gogo handiz aurkezten naizela", nabarmendu du.

Eba Blanco kazetaria eta itzultzailea da, eta, 2012tik, baita EH Bilduko legebiltzarkidea ere.

Urriaren 25ean egingo ditu EAk primarioak, Pello Urizarren ondorengoa hautatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X