Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Istiluek eta protestek ez dutela Kataluniako arazoa konponduko esan du Ortuzarrek

EAJko EBBren presidenteak gogor kritikatu du Grande-Marlaska ministroak 'Kataluniako prozesu independentista eta ETAren indarkeria' alderatzea.
Andoni Ortuzar, Urkabustaizen (Araba). Argazkia: EFE

Kataluniako gatazka politikoa konpontzeko bide bakarra elkarrizketa  eta erabakitzeko eskubidea aitortzea direla esan du Andoni Ortuzar EBBko presidenteak. Horren hitzetan, azken asteotako istiluek ez diote konponbideari laguntzen, ezta Societat Civil Catalana erakundeak gaur egin duen manifestazioak ere.

Politika egiteko "bide demokratikoak" erabiltzea aldarrikatu du buruzagi jeltzaleak. "Zarata eta espektakulu-politikaren aurrean, guk aldarrikatzen duguna zero kilometroko politika da. Jendearengana hurbildu eta ahotsa eman", esan du.

Fernando Grande-Marlaska jardunean dagoen Espainiako Barne ministroak gaur argitaratutako elkarrizketa batean esandakoa ere izan du hizpide Ortuzarrek. ETAren indarkeriarekin alderatu ditu Katalunian gertatzen ari diren istiluak. Are, Kataluniako istiluetan izandako "indarkeriaren maila" duela urte batzuk Euskal Herrian izandakoa baino "indartsuagoa" dela adierazi du.

Gogor kritikatu ditu hitzok EBB presidenteak, eta basakeriatzat jo du alderaketa. "Ezin dira alderatu. Kataluniako independentzia prozesua eta ETAren indarkeria alderatzeak ez du inolako zentzurik", gaineratu du.

Arduraz eta zuhurtziaz jokatzeko eskatu dio Marlaskari, eta "konfrontazioa" areagotzen duten mezuak alde batera uzteko. Kataluniako arazoaren konponbideari ez diote ezertan laguntzen gaurkoa bezalako  adierazpenek, Ortuzarren arabera.  "Elkarrizketatik eta jendeari ahotsa ematetik etorriko da konponbidea. Erreferendum batekin ziurtatuko da hori", gaineratu du.

Azkenik, Francoren desobiratzeaz ere mintzatu da, eta behin diktadorea Erorien Haranetik aterata, orain, "han dauden biktima guztiei leku duin bat eskaintzeko ordua" dela esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X