Podemoseko militanteen % 97, PSOErekin koalizio gobernua osatzearen alde
Podemosen barne kontsultan parte hartu duten 134.760 kideetako % 97k PSOErekin koalizio gobernua egitearen alde bozkatu dute. Bozketa larunbatean hasi eta gaur amaitu da, 10:00etan.
Podemosek adierazi du "kide aktiboen" % 59k hartu duela parte gutxi gora-behera. Emandako arabera, 130.150 kidek eman erantzun dute "bai" (% 96,8), 4.244k "ez" (% 3,16), eta 366 (% 0,27) abstenitu egin dira. PSOEren barne bozketan, oinarrien babesa % 92koa izan zen.
Hori horrela, Podemosek behin betiko oniritzia eman dio Pablo Iglesias idazkari nagusiak Pedro Sanchez jarduneko presidentearekin azaroaren 12an lotu zuen akordioari koalizio gobernu aurrerakoia osatzeko.
Kideei egin dieten galdera hau da: "Ados al zaude Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek sinatutako aurreakordioan oinarritutako koalizio Gobernu batean parte hartzearekin?".
Bestalde, Galicia en Comunek ere onartu egin du, % 96,81eko babesarekin, koalizio gobernua egitea PSOErekin. IUko eta Podemoseko 7.358 pertsonak parte hartu dute bozketan.
Zure interesekoa izan daiteke
Insaustik ziurtatu du indarkeria ez dela itzuliko Donostiako kaleetara, Blocusen deialdien aurrean
Javier de Andrés: "Absentismo daturik txarrenak dituen erkidegoa gara"