EH Bildu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegi, abstentzioaren harira: 'Aukera leiho bat ireki eta aprobetxatu behar dugu'

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak "erantzukizunagatik" defendatu du Pedro Sanchezen inbestidura saioan abstenitzea. "Eszeptizismorik handienetik, agenda demokratizatzailea" eskatu du.
Arnaldo Otegi
Arnaldo Otegiren elkarrizketa. Argazkia: Radio Euskadi

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak abstentzioa defendatu du Pedro Sanchezen inbestidura errazteko. "Eskuinak gobernatzea eragozteaz gain, aukera leiho bat ireki daiteke, eszeptizismorik handienetik, agenda demokratizatzaile bati heltzeko eta murrizketak itzultzea, nazioaniztasuna eta autodeterminazioa, eta konponbiderako espetxe politika bat jorratzeko". Buruzagi independentistaren esanetan, "leiho bat ireki eta aukera aprobetxatu behar da", baina horretako oinarrien babesa behar dute.

Otegiren ustez, oinarriek EH Bilduren eta Sorturen erabakia babestuko dute eta "ez da oso emaitza estua izango". Bestalde, emaitza hori loteslea izango dela gogorarazi du. Otegik ukatu egin du Pedro Sanchezi botoak "doan" ematen diotenik, "arduratsuak garelako egiten dugu, eta aukera hau aztertu behar da, agian azkena delako".

Otegiren hitzetan, uneotan "propaganda" handia dago, eta Sanchezek botoak ziurtatuta dituela uste du, baina "eskuinari aurre egiten dion Estatuan ez dago gobernurik alderdi ezkertiar nazionalak kontuan hartu gabe".

Sei diputatu jeltzaleek hautagai sozialistaren alde bozkatzeko EAJk eta PSOEk lortutako akordioa ez da "handinahia" Otegirentzat, "iraganeko ituna baita". Bere ustez, behin eta berriro errepikatzen den kontua da, "legealdi guztietan Olentzeroren opari bera bilgarri ezberdinarekin". Estatutua betetzen bada edo kirol ofizialtasuna lortzen bada poztu egingo dela esan du Otegik, "baina oraingoz Espainiako selekzioa San Mamesen izango da".

PSOE eta Esquerraren arteko akordioaren inguruan, negoziazio mahai bat osatu izana azpimarratu du: "Euskal Herriak ere izan beharko luke elkarrizketa mahai bat Estatuarekin, euskal arazo nazionalari heltzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X