Sanchezek inbestidura aurrera ateratzeko babes nahikoak lortu ditu dagoeneko
Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak hirugarren inbestidura saiakerari aurre egingo dio salbuespenezko giroan; izan ere, Diputatuen Kongresuak Gabonetan egingo ditu saioak, Gobernuaren proiektua bere aitzindaria da (Unidas Podemosekin koalizioa ERCren lankidetzarekin), eta Torraren inhabilitazioa baieztatu eta biharamunean.
Aurreko saiakeretan ez bezala (2016an eta iragan uztailean; bietan kale egin zuen), oraingoan buruzagi sozialistak bigarren bozketa aurrera ateratzeko gutxieneko babesak itxi ditu dagoeneko. Aldeko kontrako baino boto gehiagorekin soilik nahikoa izango du inbestidurako bigarren bozketan.
PSOE, Unidas Podemos, EAJ, Mas Pais, Compromis eta Teruel Existeren aldeko botoak jasoko ditu Sanchezek; guztira, 166, eta PP, Ciudadanos, Vox, Junts per Catalunya, CUP, UPN, Foro Asturias eta PRCk kontrako botoa iragarri dute; guztira, 164. Kantabriako alderdiak botoa aldatu du PSOEren eta ERCren arteko akordioaren edukia ezagutu ondoren.
Hala ere, BNGk aldeko botoa emango duela baieztatu du dagoeneko. ERC eta EH Bildu abstenituko dira. Horrela, Sanchezek aldeko kontrako baino boto gehiago bermatu ditu bigarren bozketan.
PSOEren Zuzendaritza Federalak ERCrekin adostutako akordioa berretsi du ostiral honetan. Jose Luis Abalos PSOEko Antolakuntza idazkariak Espainia osoan galdeketa bat egitea baztertu du. Zentzu horretan, "erreferendum bat ez da izango", argi utzi nahi izan du. Aldebiko mahaiak "arrakasta" izatea espero du.
EH Bilduren oinarrien gehiengo zabal batek Sanchezen inbestiduran abstenitzea babestu du. Atzo gauerditik barne galdeketa loteslea izan du abian koalizioak, militantziak Mahai Politikoak proposatutakoa berresten ote zuen ebazteko.
PSOEk eta Esquerra Republicanak sinatu duten akordiak EH Bilduk begi onez ikusten duen eskema margotu du: "Katalunian arazo politikoa dagoela jasotzen du, politikoki konpondu behar den arazoa dela eta herritarrek bozkatu behar dutela". Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramaileak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du "eskema horrekin guztiz ados" dagoela, onartzen duen arren, "denerako balio dezakeen" agiria dela.
Aurreneko bozketa
Horrela gauzak, Kongresuak Pedro Sanchez PSOEko hautagaiaren hirugarren inbestidura eztabaida hartuko du larunbat honetatik aurrera. Lehen bozketa igande eguerdian egitea espero da.
Hala ere, Sanchezek presidente izendatzeko beharrezko gehiengorik (176 boto) ez du lortuko aurrenekoan, eta 48 ordu itxaron beharko ditu, asteartean izendatu ahal izateko.
Larunbat honetako inbestidura saioa, 09:00etan hasiko da. Presidentegaiak bere proposamena irakurriko du, erregeak Kongresuko presidenteari entregatu ondoren. Beraz, Sanchezen txanda izango da. Gobernu programa Ganberari azaltzeko, tribunara igoko da denbora mugarik gabe.
Presidentegaiak amaitu ondoren, atsedenaldi bat izango da, oposizioak hitzaldiak prestatzeko denbora izateko. Ondoren talde parlamentario ezberdinen txanda izango da, handienetik txikienera.
Talde parlamentario bakoitzak 40 minutu izango ditu: 30 hasierako hitzaldian, eta presidentegaiari erantzuteko beste 10. Hala ere, Bozeramaileen Batzordeak bilera egingo du saioa hasi baino ordu erdi lehenago, eta beste hiru minutu gehiago eman ditzake. Normalean hautagaiak talde bakoitzarekin izaten dituen eztabaidak bi orduko iraupena du.
Sanchezek banan-banan guztiei erantzutea espero da, denbora mugarik gabe. Litekeena da, Pablo Casado (PP), Santiago Abascal (Vox) eta Pablo Iglesiasekin (Unidas Podemos) lehen jardunaldian eztabaidatzea.
Ondoren, Talde Anitzaren txanda izango da (Junts, Mas Pais-Equo, CC, NC, Compromis, BNG, PRC eta Teruel Existeren 15 diputatuak). Egun berean edo biharamunean, Aitor Estebanek (EAJ), Mertxe Aizpuruak (EH Bildu), Talde Mistoko kideek (UPN, Foro Asturias eta CUP) eta Adriana Lastrak (PSOE) hartuko dute hitza.
Azkenik, bozketa egingo dute diputatuek. Ordezkari bakoitzari deituko diote, eta zutunik jarriko da botoa emateko. Kongresuko Presidentetzako iturriek azaldu dutenez, lehen bozketa igande eguerdian egiteko asmoa dute, baina presidentegaiaren eta bozeramaileen arteko eztabaiden iraupenaren menpe egongo da.
Bigarren itzulia, 48 ordu geroago
Lehen bozketaren emaitza noiz iragartzen duten baldintzatuko du bigarren saioaren hasiera, 48 ordu geroago asteartean; Sanchezek ez baitu lortuko gehiengo osorik (176 diputatu) lehen saiakeran.
Bigarren saioan, Sanchezek hamar minutu izango ditu Ganberaren babesa eskatzeko. Talde parlamentarioen ordezkari bakoitzak bost minutu izango ditu erantzuteko. Guztira, ordubete gehiago bigarren bozketa hasi baino lehen. Orduan gehiengo sinplearekin (baiezko baino ezezko gehiago) nahikoa izango du Sanchezek.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.