B kutxaren kasua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPren Gobernuak diru publikoa bideratu omen zuen alderdia babesteko

SER irratiak argitaratutako informazioaren arabera, Mariano Rajoyren Gobernuak 500.000 euro bideratu zituen Luis Barcenas zelatatzeko eta alderdiaren b kutxaren inguruko frogak suntsitzeko.
Mariano Rajoy
Mariano Rajoy artxiboko argazki batean. EFE

Alderdi Popularraren Gobernuak 500.000 euro gastatu zituen erreserbatutako funtsetatik, diru publikotik, alderdi popularra bere b kutxaren kasutik babesteko. SER irrati-katearen arabera, Jorge Fernandez Diazen Barne Ministerioak 2013 eta 2015 artean diru kopuru hori bideratu zuen Luis Barcenas PPko diruzain ohia zelatatzeko eta alderdiko buruzagiak arriskuan jartzen zituzten frogak berreskuratzen eta suntsitzen saiatzeko.

Agiri sekretuen edukiaren arabera, auzian inputatutako Segurtasuneko Estatu idazkariak, Francisco Martinezek, funts horiek erabiltzea onartu zuen Villarejo komisarioak eta polizia politikoak parte hartu zuten Kitchen operazioa gauzatzeko.

SER irrati-katearen arabera, 500.000 euroekin Sergio Rios Barcenaseko txofer ohia erosi zuten; halaber, espioi-kamerak eta mikrofonoak erosi zituzten diruzainak kasuaren dokumentazioa gordetzen zuen etxean jartzeko, eta familiari eta etxeko langileari jarraitzeko ere ordaindu zuten. Ikertzaileen arabera, diru horrekin Barcenasen emaztea eta semea bahitu zituen apaiz faltsuari ere ordaindu zioten, b kutxako frogak lortzeko.

Luis Barcenas. Artxiboko argazkia: EFE

Gainera, SER kateak jasotzen duenez, ustez, botere politikoa eta agente-talde txiki bat baino ez zeuden operazio horretarako zabaldutako dispositibo zabalaren jakinaren gainean, Eugenio Pino Polizia Nazionaleko zuzendari laguntzaile ohia buru zutela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X