EiTB Focus: EAJ eta PSE-EE indartuko lirateke eta gehiengo osoa lortuko lukete
Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako uztailaren 12ko hauteskundeak, eta EH Bildu eta PSE-EE bigarren eta hirugarren indarrak izango lirateke, hurrenez hurren. Hogeita batgarren EiTB Focusen datuak dira. EiTB Taldeko makroinkestak EAEko hauteskundeei buruz galdetu die herritarrei oraingoan.
Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskundeak deitu ondoren boto-asmoaren berri izateko egin den lehen inkesta da EiTB Focus hau. Hauteskundeak apirilaren 5ean ziren egitekoak, baina, COVID-19aren osasun-krisiaren ondorioz, bertan behera utzi zituzten.
EAJk berriro irabaziko lituzke hauteskundeak, eta hiru aulki gehiago lortuko lituzke. Urkulluren hautagaitzak 31 ordezkari bereganatuko lituzke Ganberan. PSE-EEk ere hiru ordezkari gehiago izango lituzke, eta, ondorioz, EAJren eta sozialisten arteko koalizioak gehiengo osoa bereganatuko luke. EH Bilduk ere egingo luke hobera, legebiltzarkide bat irabazita. Elkarrekin Podemosek nabarmen egingo luke behera, hiru ordezkari galduta. PPren eta Ciudadanosen arteko koalizioak behera egingo luke, lau legebiltzarkide galduta (bost aulki lortuko lituzke). Vox eta Equo Berdeak Legebiltzarretik kanpo geratuko lirateke.
Ezkerreko hiru alderdiek ere, alegia, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek, gehiengo osoa lortuko lukete.




Lurraldeka, EAJ lehen indarra
Lurraldeka, Araban, EAJ izango litzateke indar bozkatuena, eta 9 ordezkari izango lituzke. EH Bildu bigarren kokatuko litzateke, bost aulkirekin, eta PSE-EE hirugarren postura pasatuko litzateke, bi legebiltzarkide gehiago erdietsita (guztira, bost izango lituzke). Elkarrekin Podemosek hiru ordezkari bereganatuko lituzke. PP+Cs koalizioak behera egingo luke: bi ordezkari galduta, hiru izango lituzke.



Bizkaian, EAJk 2016ko emaitzak sendotuko lituzke, legebiltzarkide bat gehiago irabazita (guztira, 12 izango lituzke). EH Bilduk duela lau urteko bost aulkiei eutsiko lieke, eta bigarren indar politikoa izango litzateke lurralde historiko honetan. PSE-EE, lau ordezkarirekin, hirugarren indarra izango litzateke, eta Elkarrekin Podemos, aulki bat galduta, laugarren tokira pasatuko litzateke. PP+Cs koalizioak aulki bat lortuko luke, bat galduta.



Gipuzkoan, EAJk legebiltzarkide bat gehiago eskuratuko luke, eta 10 lortuko lituzke. EH Bilduk ere egingo luke gora, ordezkari bat gehiago lortuta, guztira 9 aulkirekin. PSE-EEk, alegia, hirugarren indar politikoak, hiru ordezkarirekin jarraituko luke. Elkarrekin Podemosek bat galduko luke, eta bi erdietsiko lituzke. PP+Cs koalizioak, ordezkari bat galduta, bat lortuko luke.



Uztailaren 12ko hauteskundeetako parte-hartzea % 60koa izango litzateke; abstentzioaren datua duela lau urtekoaren parekoa izango litzateke.


2016ko hauteskundeetan, parte-hartzea oso antzekoa izan zen, U12rako EiTB Focusek aurreikusi duenarekin alderatuta.
Koronabirusaren kudeaketak ahuldu egin du Eusko Jaurlaritza, baina herritarrek ontzat jo dute kudeaketa hori. Espainiako Gobernuaren kudeaketak hobera egin du, herritarren iritziz: 5,56ko nota ematen diote, hau da, Jaurlaritzari baino hiru hamarren gutxiago.


Euskal herritarren % 60ren ustez, egokia da EAEko hauteskundeak uztailerako deitzea, osasun-baldintzak bermatuz gero.

Liderren balorazioari dagokionez, Iñigo Urkulluk eta Maddalen Iriartek gainditu dute, eta Idoia Mendia gertu dago; Miren Gorrotxategiri, Jose Ramon Becerrari eta Carlos Iturgaizi 'gutxiegi' jarri diete herritarrek.

Fitxa teknikoa
Gizaker enpresak EiTBko albistegientzat egindako inkesta EAEn bizi diren 1.200 pertsona galdekatuta egin da (400 Araban; 400 Bizkaian; 400 Gipuzkoan).
Laginaren errorea ±% 2,83 da, konfiantza-maila % 95ekoa, p=q=0´5, EAEko datuetarako.
Inkesten % 22,5 euskaraz egin dira, eta gainerako % 77,5a, gaztelaniaz. Inkesta egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2020ko maiatzaren 21etik 23ra bitartean egin zuten, elkarrizketak telefonoz eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 3,90 minutukoa izan da: motzenak 3 minutu iraun zuen, eta luzeenak, berriz, 12.
Zure interesekoa izan daiteke
Estefania Ocariz, gazte-justizian aditua, Arartekoaren ondokoa izango da
Psikologian doktorea izateaz gain, Psikologia Juridikoan masterra du eta gazte-justiziari buruzko hainbat argitalpen eta txosten egin ditu.
PPk Voxi Aragoin botatako hordagoak kale egin du: ultraeskuina puztuta eta PSOE gainbeheran
Azcon (67 eserlekuetatik 26 lortuta) eskuin muturraren (14) menpe egongo da; are, PPri "politikak aldatzeko" eskatu dio Abascalek. Bi eskuinen baturak botoen % 60 bildu ditu Aragoin. Ezkerrari begira, aldiz, CHAren gorakada gorabehera (3 diputatutik 6ra), atzeraldian dela agerian da. PSOE minimo historikoan kokatu da (18 eserleku), eta Podemos, ordezkaritza barik.
Jon Insausti: "Etxebizitza sailburuaren eskutik joango gara etxebizitzaren erronkari aurre egiteko"
Donostiako alkatea ez da Loiolako etxebizitza proiektuaren inguruan sortutako "zalaparta" horretan sartu, eta esan du "aliantzak ezinbestekoak" direla. Atxilotuen jatorriari buruzko datuak zabaltzeari buruz, azpimarratu du Jaurlaritzari dagokiola segurtasun politika definitzea.
Arnaldo Otegi: "Espainiak aukera ematen digu hauteskundeetan herri gisa hitz egiteko, eta guk, siglak baino, herri-ahots demokratikoa izan nahi dugu"
EH Bilduk ez du bat egiten Gabriel Rufianek PSOEren ezkerrera dauden alderdiak elkartzeko egindako proposamenarekin, hauteskunde orokorretarako EH Bilduk baduelako jada estrategia bat ezarria, "siglen gainetik herria" jartzea, eta, horren harira, EAJri "herri gisa" jarduteko egindako gutxiengoen proposamenaz aritu da astelehen honetan Euskadi Irratian.
Rufianek bilera erronda abiatuko du, PSOE baino ezkerzaleagoa izango den aliantza bat osatzeko
Gabriel Rufian ERCren Kongresuko bozeramaileak ezkerreko indarrekin "egiazko espazio plurinazionala" eratu nahi du, eskuin muturraren gorakadari aurre egiteko.
PPk irabazi ditu Aragoiko hauteskundeak, baina Voxen botoen menpe geratu da
PPk irabazi ditu hauteskunde autonomikoak Aragoin, 26 eserleku eskuratuta (azken hauteskundeetan baino 2 gutxiago). PSOEk 18 lortu ditu (5 gutxiago), eta Voxek bere ordezkaritza bikoiztu du, 7tik 14ra igarota. Chunta Aragonesista 3tik 6ra igo da.
PPk irabaziko lituzke hauteskundeak Aragoin, baina akordioak beharko lituzke gobernatzeko, lehen inkestaren arabera
GAD3k Aragoi Telebistarentzat egindako inkesta baten arabera, PPk 26-29 eserleku artean lortuko lituzke, PSOE bigarren indarra izango litzateke 17-18rekin eta Voxek azken emaitzak bikoiztu egingo lituzke, 13 edo 14 eserleku lortuta.
Aragoin parte-hartzea % 56,29koa izan da 18:00etarako
2023ko bozetan izandako datuarekin alderatuta, % 1,56 hazi da. Guztira, 507.869 boto-emaile joan dira, beraz, hauteslekuetara.
Hauteskunde eguna dute Aragoin, PP-Vox lehia nola geratuko den ikuskizun
Hauteslekuak 09:00etan zabaldu dituzte, eta ez da aparteko gorabeherarik izan. 1,03 milioi pertsonak eman ahalko dute botoa. Inkesten arabera, PPk irabaziko ditu berriro hauteskundeak, baina aurrekoetan baino babes gutxiagorekin, eta, ondorioz, ultraeskuina beharko du gobernatzeko.
Hauteslekuak zabaldu dituzte Aragoin
Guztira 1.036.325 herritarrek eman ahalko dute botoa. Igande honetako hauteskundeek Aragoiko Gorteetako osaera berria zehaztuko dute.