Garrido: "Urkullu, Revilla eta Feijooren ereduak ez du euskal gizartea ordezkatzen"
Egungo eredu politikoa alboratzea lortuko duen herritar mugimendu zabal bat sortzea eta martxan jartzea da Pilar Garrido Elkarrekin Podemoseko koordinatzaile berriaren helburu nagusia. Horren hitzetan, "Urkulluk, Revillak eta Feijook ordezkatzen duten ereduak ez du euskal gizartea ordezkatzen", eta beharrezkoa da jokaleku hori aldatzea.
Ezkerreko alderdien aliantza batetik etor daiteke aldaketa, alderdi moreko kidearen ustez, eta, beste behin, ezkerreko gobernu bat osatzearen alde agertu da. "Elkartasuna eta justizia soziala" erdigunean jarrita, krisitik ateratzea "ahalbidetuko" duen ezkerreko gobernua eraiki nahiko luke Garridok.
Azken 40 urteotan "espazio politiko horretan" egon diren alderdiek ez dutela eredua aldatzen asmatu nabarmendu du, "erosotasunagatik, batzuk, eta, etsipenagatik, besteek". Elkarrekin Podemosen jarrera "oso bestelakoa" dela adierazi du koordinatzaile berriak, eta aldaketa posible dela erakustera omen datoz. "Herritar mugimendu indartsu bat sortzen laguntzera gatoz", gehitu du.
Agerraldi telematikoan, Elkarrekin Podemosek duela aste batzuk zuzendaritza berritzeko abian jarritako primarioen emaitzen berri eman du. Erraz irabazi du Garridok, botoen % 84 bereganatuta. Maria Luisa Gadea izan du lehiakide, eta horrek % 15,9ren babesa jaso du.
'Zubiak' izeneko hautagaitza aurkeztu zuen Garridok, eta, besteak beste, David Soto, Asun Merinero eta Miren Gorrotxategi ditu zerrendakide.
Koordinatzaile aukeratu berritan egin duen lehendabiziko hitzaldian, eskerrak eman dizkie militanteei, eta Elkarrekin Podemos "indartsuago eta iklusiboago" baten alde lan egingo duela hitz eman du.
Zure interesekoa izan daiteke
Albares Kongresuan izan liteke ostegunean, Global Sumud Flotillaren egoeraren berri emateko
Kongresuko Osoko Bilkuran ministroaren agerraldia eskatu zuten Sumarrek, ERCk, EH Bilduk, Podemosek, BNGk eta Compromisek duela egun batzuk, Global Sumud Flotillan parte hartzen duten ontzi eta pertsonak babesteko eta laguntzeko hartuko dituen ekintzak zein erabakiak azal ditzan.
Espainiako Gobernuak astelehenean eskualdatuko dio Jaurlaritzari Zubietako espetxearen gaineko eskumena
Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak eta Maria Jesus San Jose Justizia sailburuak otsailean jakitera eman zituzten epeak beteko dituzte horrela, kartzela berria 2026ko maiatza eta ekaina bitartean irekiko zutela iragarri baitzuten.
Anduezak euskara langileentzako mehatxu dela esan izana larritzat hartu du Estebanek, eta ulertezintzat jo du PSE-EEren jarrera
EBBko presidenteak esan du haserre dagoela, ez dela onargarria gobernukide den alderdi batek horrelakoak egitea eta, okerragoa dena, gezurretan ibiltzea.
Lehendakariak Euskadiren nazioarteko proiekzio kulturala bultzatuko du datorren astean Italiara egingo duen bidaian
Bidaiaren ardatz nagusia mundu mailan arte garaikidearen agertoki nagusietako bat den Veneziako Bienalaren baitan antolatu diren ekitaldietan parte hartzea izango da, 1976an bienalean izandako lehenengo euskal presentziaren 50. urteurrenean.
Andueza, polemikari buruz: "EAJk liskar artifiziala sortu zuen euskarari buruzko akordioa bertan behera utzi zuelako"
Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian
Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.
Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari
Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan. Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.
Koldo Garciak bere "errugabetasuna" defendatu du eta maskaren erosketan erabakitzeko ahalmenik ez zuela gaineratu du
Maskarak iruzurra eginda erosi ziren ala ez ikertzeko egiten ari diren epaiketan, Abalosen aholkulari izandakoak esan du ez duela gogoratzen esleipena egokitu zitzaion eskaintza Aldamak igorri ote zion.
Hauteskundeak, Andaluzian: zer du jokoan alderdi bakoitzak M17an?
Bihar abiatuko da hauteskunde kanpaina Andaluzian. Inkesta guztiek Juanma Moreno PPko hautagaia jotzen badute ere irabazle, ikusteko dago Voxen botoak beharko dituen ala ez gobernatzeko. PSOEk, berriz, Maria Jesus Montero hautagaiarekin indar erakustaldia egin nahi du, azken urteotan galdutako boto-emaileak berreskuratuz.
Atzerri Ministerioak Israelgo enbaxadako arduraduna deitu du Global Sumuden aurkako erasoagatik
Bien bitartean, EH Bilduk, Sumarrek, Podemosek, ERCk, BNGk eta Compromisek Albares ministroaren agerraldia Kongresuan eskatu dute, ontziak eta atxilotuak babesteko hartuko dituen neurriak azaldu ditzan.